Albertia

Euskal Herriko mendia

Albertia mendia Legution dago, Arabako iparraldean. 868 metroko garaiera du. Inguruko mendien artean Jarindo dago (895 m), 1.8 km-tara.

Albertia
Datu orokorrak
Garaiera868 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′04″N 2°36′50″W / 42.98444°N 2.61389°W / 42.98444; -2.61389
MendikateaArlabango mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Mendizaletasuna
Ohiko bideaLegutiotik
LuberriLuberri

Igotzeko bi bide nagusi daude: Landatik (ordubete) eta Legutiotik (ordu eta laurden).

Espainiako Gerra Zibilean eraso gogorrak izan ziren mendi honen inguruetan. EAE-ANVkoak eta CNT-ko anarkistak izan ziren mendi hauetan bizia utzi zuten gudari eta miliziano gehienak. Urtero-urtero uztailaren lehen igandean EAE-ANVk bere gudariei omenaldia egiten die Albertiako landetan. Halaber, honen omenez Zarauzko (Gipuzkoa) institutu eta aterpetxe batek mendi honen izena darama.

EAE-ANVko gudarien omenezko monumentua Albertian

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa