Alberjinia

landare espeziea

Alberjinia[1] edo berenjena[2] (Solanum melongena) barazki loditsu eta luze bat da, azal gogor eta beltzekoa, mami haritsu eta zuria duena.

Alberjinia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSolanales
FamiliaSolanaceae
LeinuaSolaneae
GeneroaSolanum
Espeziea Solanum melongena
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakalberjinia

Urteko zikloa du landare honek. Tomatearen antzeko premiak ditu: lur arina eta ondo ongarritua behar du, ondugabeko ongarri organikoak onartzen ditu, eta eguraldi beroa behar du.

Laborantza aldatu

  • Erein: lur beroan otsail-martxoan (1 gramo = 250 hazi).
  • Landatu: maiatzean, toki babes edo eguteran. Landare artean, 40-50 cm-ko tartea; eta ilara artean, 70 cm-ko tartea.
  • Lanak: tomatea bezala, hasieran arba nagusia ez den puja guztia kimatu behar da (30 cm-raino), gero 4 edo 5 adar utzita.
  • Uzta: abuztu-irail-urrian.
  1. «Alberjinia». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-10-21.)
  2. «Berenjena». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-10-21.)