Alba Redondo

albacetear futbolaria, aurrelaria

Alba María Redondo Ferrer (Albacete, 1996ko abuztuaren 26a) albacetear futbolaria da.[1][2] Aurrelari postuan jokatzen du Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligako lehen mailako Levante Union Deportiva klubean eta baita Espainiako selekzio nazionalean ere.

Alba Redondo

Bizitza
JaiotzaAlbacete1996ko abuztuaren 27a (27 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Fundación Albacete2012 / 2019
futbol femeninoko Espainiako selekzioa2018 / 2023
Levante Unión Deportiva2019 /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera1,69±0,001 metro

Twitter: Aferrer_10 Instagram: albiferrer UEFA: 250054319 Edit the value on Wikidata

2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioaren partaide izan zen Australian eta Zeelanda Berrian. Espainiako emakume futbolariek bere historian lehen aldiz Munduko Txapeldunak izatea lortu zuten finalean Ingalaterrari irabazita.[3] [4]

Futbolari ibilbidea aldatu

Redondo bere hiriko klubaren, Albacete Fundazioaren, gazte-taldean aurrera egin zuen. 2014. urtean, 17 urteko Redondok bi gol markatu zizkion UD Granadilla Tenerife Sud taldeari 2-0 irabazita eta Lehen Mailarako igoera ziurtatuta.

2019ko ekainean, Redondo Levantera Union Deportivara joan zen, eta bi urteko kontratua sinatu zuen urtebeteko aukerarekin.[5] 2019ko azaroan bi gol markatu zituen EdF Logroñoren aurka, baina konorterik gabe geratu zen partidaren amaieran. Arauzko denbora beterik zegoenean, erorketa ikaragarri baten ondoren, jokalaria posizio txarrean eta buruz behera erori zen. Une hartan, Javi Torres Orriols Levante klubeko fisioterapeuta Albari laguntzera joan zen eta kanporatua izan zen. Azkenik, Redondo bere onera etorri eta jokalekutik oinez atera ahal izan zen.[6] Hurrengo hilabetean, Levanteren zaleek estimatu zuten Redondo, hiriko derbiko garaipenaren gol bakarra markatu zuenean.[7]

Selekzioa aldatu

Albacete Fundazioa Klub txiki samar rean jokatu arren, goleatzaile trebea bihurtu zen eta Espainiako futbol-selekzioan atentzioa eman zuen.[8] Senior selekzioarekin, eta Algarve 2019 Koparako ere deitu zuten.[9] 2018-2019 denboraldian desengainua hartu zuen Redondok, Ligako 15 golek ez zutenean eragotzi Albacete Fundazioa sailkapenaren amaieran eta ondoren jaistea. Jorge Vilda hautatzaile nazionalaren 23 jokalariren zerrendatik kanpo gelditu zen FIFA 2019ko Emakumezkoen Munduko Kopan jokatzeko.[10] 2023ko unduko Txapelketarako, ostera, zerrendan egon zen.[4]

Munduko Txapeldunak 2023 aldatu

2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioaren partaide izan zen Australian eta Zeelanda Berrian. Espainiako emakume futbolariek bere historian lehen aldiz Munduko Txapeldunak izatea lortu zuten finalean Ingalaterrari irabazita. Jokalari hauexek izan ziren munduko txapeldunak: finalean jokatu zuten Cata Coll, Ona Batlle, Irene Paredes, Laia Codina (73. min, Ivana Andrés), Olga Carmona; Teresa Abelleira, Aitana Bonmati; Jenni Hermoso, Alba Redondo (60. min, Oihane Hernandez), Mariona Caldentey (90. min, Alexia Putellas) eta Salma Paralluelo; baita Rocío Gálvez, María Pérez Rabaza, Esther González, Athenea del Castillo, Eva Navarro, Enith Salón, Irene Guerrero, Misa Rodriguez eta Claudia Zornoza ere.[11][4][3]

Bizitza pertsonala aldatu

Redondo harremanetan dago Cristina Monleónekin, Valentziako Unibertsitateko irakasle eta prestatzaile fisikoarekin.[12]

Taldeak aldatu

Taldea Herrialdea Urtea
Fundación Albacete   Espainia 2013 - 2019
Levante Unión Deportiva   Espainia 2019 - ...

Nazioarteko ibilbidea aldatu

Nazioarteko golak aldatu

Alba Redondo – golak Espainairekin
# Data Lekua Aurkaria Score Emaitza Maila
1. 2019ko urtarrilaren 17a Estadio Cartagonova, Cartagena, Espainia   Belgika 1–0 1–1 Lagunartekoa
2. 2019ko maatzaren 17a Estadio Pedro Escartín, Guadalajara, Espainia   Kamerun 2–0 4–0
3. 2020ko irailaren 19a Zimbru Stadium, Chișinău, Moldova   Moldavia 0–6 0–9 UEFA Women's Euro 2022 Lehiaketa
4. 2021eko urriaren 26a Kolos Stadium, Kovalivka, Ukraina   Ukraina 0–6 0–6 2023 FIFA Emakumezkoen Munduko Lehiaketa
5. 2021eko azaroaren 25a Estadio de la Cartuja, Sevilla, Espainia   Faroeak 3–0 12–0
6. 2022ko irailaren 6a La Ciudad del Fútbol, Las Rozas de Madrid, Espainia   Ukraina 2–0 5–0
7. 3–0
8. 2022ko azaroaren 11 Estadio Municipal Álvarez Claro, Melilla, Espainia   Argentina 1–0 7–0 Lagunartekoa
9. 2022ko azaroaren 15a Estadio de la Cartuja, Seville, Espainia   Japonia 1–0 1–0
10. 2023ko otsailaren 19a CommBank Stadium, Sydney, Australia   Australia 2–3 2–3 2023 Nazioarteko Kopa
11 2023ko apirilaren 11 Estadi Municipal de Can Misses, Ibiza, Espainia   Txina 1–0 3–0 Lagunartekoa
12 2023ko uztailaren 26a Eden Park, Auckland, Zeelanda Berria   Zambia 3–0 5–0 2023 FIFA Emakumezkoen Munduko Kopa
13. 5–0
14. 2023ko abuztuaren 5a    Suitza 2–1 5–1

Nazioarteko Txapelketak aldatu

Titulua Taldea Herrialdea Urtea
Munduko Kopa Espainiako Selekzioa Absolutua   Australia    Zeelanda Berria 2023

Sariak eta intzatespenak aldatu

  • 2022-2023 denboraldiko Pichichi saria irabazi zuen Futbol Ligako golegile nagusia izateagatik.[13]

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.berria.eus/albisteak/194618/eibartarrek-bolada-txarrean-jarraitzen-dute.htm. .[Betiko hautsitako esteka]
  2. https://www.berria.eus/paperekoa/1942/030/003/2021-03-07/eibarrek-ezin-du-bolada-txarra-eten-0-2-galdu-du-levanteren-aurka.htm. .
  3. a b «Irene Paredes eta Oihane Hernandez, munduko txapeldunak Espainiako selekzioarekin» EITB 2023-08-20 (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  4. a b c (Gaztelaniaz) Asenjo, Isaac. (2023-08-20). «Una España Mundial para la eternidad» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  5. (Gaztelaniaz) «Noticias» www.levanteud.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-20).
  6. (Gaztelaniaz) ElDesmarque. (2019-11-27). «Un fisio del Levante, expulsado por atender a una jugadora inconsciente» ElDesmarque (Noiz kontsultatua: 2023-09-20).
  7. (Gaztelaniaz) EFE. (2019-12-15). «Un gol de Alba Redondo decantó el derbi para el Levante» Levante-EMV (Noiz kontsultatua: 2023-09-20).
  8. (Gaztelaniaz) Vázquez, David. (2019-01-14). «Alba Redondo: los goles también se fabrican en Albacete» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-09-20).
  9. (Gaztelaniaz) Giovio, Eleonora. (2019-02-28). «Alba Redondo: “Muchas veces peco de egoísmo”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-09-20).
  10. «aupaalba.es» www.aupaalba.es (Noiz kontsultatua: 2023-09-20).
  11. (Gaztelaniaz) Romero, Fernando. (2023-08-20). «Ante el partido de sus vidas: las 23 jugadoras de La Roja» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  12. (Ingelesez) Perry, Sophie. (2023-08-21). «Alba Redondo and girlfriend share adorable pictures after World Cup victory» PinkNews | Latest lesbian, gay, bi and trans news | LGBTQ+ news (Noiz kontsultatua: 2023-09-20).
  13. Alba Redondo se estrena como Pichichi y Misa Rodríguez consigue su segundo Zamora. Marca 2023-05-21.

Kanpo estekak aldatu