Alb-Donau barrutia, Alemaniako Baden-Württemberg estatuko barruti bat da. Mugakide, hegoaldetik hasi eta erlojuaren orratzen zentzuan, honako hauek ditu: Biberach barrutia, Reutlingen barrutia, Göppingen barrutia eta Heidenheim barrutia Baden-Württemberg estatuan, Bavariako Günzburg barrutia eta Neu-Ulm barrutia eta, azkenik, Ulm hiria.

Alb-Donauko barrutia
Alemania Alemaniako barrutia
Administrazioa
Herrialdea Alemania
Estatua Baden-Württemberg
EskualdeaTübingen
BarrutiaAlb-Donauko barrutia
HiriburuaUlm
Barruti kodea08425
AgintariaHeinz Seiffert (CDU)
Geografia
Koordenatuak48°24′N 9°51′E / 48.4°N 9.85°E / 48.4; 9.85
Alb-Donauko barrutia is located in Alemania
Alb-Donauko barrutia
Alb-Donauko barrutia
Azalera1.358,67 km² (2014-12-31)[1]
Demografia
Biztanleria189.129 biztanle (2014-12-31)[2]
Dentsitatea139,2 bizt/km²
Bestelako informazioa
Ordu-eremuaUTC+01:00, UTC+02:00
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Barruti honen historia, Ulm hiriaren eta Suabiako Juraren historiarekin lotua dago.

Alb-Donau barrutia, 1973an sortu zen antzinako Ulm eta Ehingen barrutiak elkartu ondoren.

Geografia aldatu

Ulm hiria, barrutiak berak inguratzen du. Alb-Donau barrutiaren hiriburu administratiboa da, baina, aldi berean, ez da barrutiaren zati.

Barrutiak, bere izena, Danubio ibaiagatik eta Suabiako Juragatik jasotzen du, alemanez Alb bezala ezagutzen dena. Danubio ibaia, barruti honetan, hegomendebaldetik sartzen da, barrutiaren hegoalde ingurutik igarotzen da eta Ulm ekialdetik irteten da. Danubio ibaiaren ertzetik iparraldera, barrutia, Suabiako Jurak zeharkatzen du. Mendilerroa, hegomendebaldetik iparrekialderako norantzan hedatzen da, Danubio ibaiaren ibilbidearekiko paraleloan, eta barrutitik beste aldera jarraitzen du. Danubioren ibaiadar batek, Iller ibaiak, Alb-Donau barrutiaren hegoekialdeko muga eratzen du, Ulmen Danubiorekin elkartu aurretik.

Herriak eta udalerriak aldatu

Herriak

  1. Blaubeuren
  2. Dietenheim
  3. Ehingen
  4. Erbach
  5. Laichingen
  6. Langenau
  7. Munderkingen
  8. Schelklingen

Udalerriak

  1. Allmendingen
  2. Altheim
  3. Altheim (Alb)
  4. Amstetten
  5. Asselfingen
  6. Ballendorf
  7. Balzheim
  8. Beimerstetten
  9. Berghülen
  10. Bernstadt
  11. Blaustein
  12. Börslingen
  13. Breitingen
  14. Dornstadt
  15. Emeringen
  16. Emerkingen
  17. Griesingen
  18. Grundsheim
  19. Hausen am Bussen
  20. Heroldstatt
  21. Holzkirch
  22. Hüttisheim
  23. Illerkirchberg
  24. Illerrieden
  25. Lauterach
  26. Lonsee
  27. Merklingen
  28. Neenstetten
  29. Nellingen
  30. Nerenstetten
  31. Oberdischingen
  32. Obermarchtal
  33. Oberstadion
  34. Öllingen
  35. Öpfingen
  36. Rammingen
  37. Rechtenstein
  38. Rottenacker
  39. Schnürpflingen
  40. Setzingen
  41. Staig
  42. Untermarchtal
  43. Unterstadion
  44. Unterwachingen
  45. Weidenstetten
  46. Westerheim
  47. Westerstetten


Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu