Alazne Etxebarria Urizar

Bizkaiko Emakume atleta

Alazne Etxebarria Urizar (Santurtzi, Bizkaia, 1997ko martxoaren 18a), bizkaitar atleta da. Atleta korrikalariak Bizkaiko eta Euskadiko txapeldun tituluak lortu ditu. Bizkaiko errekorra bi aldiz ondu du 2022an, 35 urtetan zehar 55.90eko markatik mugitu gabe egon eta gero. Bizkaiko txapelketan marka hori 54,91era jaistea lortu zuen.

Alazne Etxebarria Urizar
Bizitza
JaiotzaSanturtzi1997ko martxoaren 18a (27 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakatleta eta diseinatzaile grafikoa
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Biografia aldatu

Santurtzin jaio zen 1997ko martxaren 18an eta sei hilabeterekin Sondikara bizitzera joan zen. Txikitatik gustatu zaio korrika egitea Aikor aldizkariari azaldu zionez:

"Hasieran judoa egiten nuen eta gero atletismoan saiatu nintzen eskolan".[1]

Ibilbidea aldatu

2007. urtean atletismoa egiten hasi zen Urdaneta ikastetxean Antonio Lorenzo entrenatzailearekin: gimnasiako klaseetan korrika egitea gustukoa zuenez, eta ongi pasatzen zuenez,atletismoan izena ematea erabaki zuen. Urte horretan Eskolarteko lehiaketan 220 metroko hesi lasterketan Euskadiko txapelduna izan zen.

2010ean Durangoko Bidezabal atletismo klubera batu zen, kadete kategorian lehiatzen zuen eta.

2011. urtean Espainiako lehiaketetan parte hartu zuen: Euskadiko hirugarren postua lortu zuen 100 metrotan, Bizkaiko lehenengoa 300 metrotan, Euskadiko hirugarrena 300metrotan, Bizkaiko bigarrena 100 metroko hesi-lasterketan, baita Bizkaiko bigarrena 300 metroko hesi-lasterketan; eta Euskadiko Federazioarekin lehenak gelditu ziren txandakako lasterketan (CSD)

2012. urtean lortutako postuak: Bizkaiko absolutuetan bigarrena 200 metrotan, Euskadiko hirugarrena (gazte-jubeniletan) 200 metrotan, eta Euskadiko hirugarrena babestutako pistako konbinatuetan.

2013. urtean Bizkaiko bigarren absolutua lortu zuen 200 metrotan

2014. urtean kluba aldatu zuen Donostiako Atlético San Sebastián taldearekin ohorezko dibisioan korritzeko. Talde horrekin lortu zuen Bizkaiko lehena izatea junior kategorian 100 metrotan, baita 200 metrotan ere, seigarrena Espainiako lehiaketako 200 metrotan, Euskadiko bigarrena 200 metrotan bai aire librean, bai pista estalian.

2015. urtean Bizkaiko hirugarren absolutua 100 metrotan eta Euskadiko bigarrena 200 metroko estalpeko pistan lortu zuen.

2016. urtean Euskadiko Federazioarekin parte hartu zuen100 metrotan, 4x100 y 4x400 (errelebotan), eta Bizkaiko hirugarrena gelditu zen kategoria absolutuan 200 metrotan.

2017. urtean Bizkaiko bigarren absolutua 200 metrotan, baita Bizkaiko bigarrena junior kategoriko 400 metrotan.

2018. urtean Bizkaiko txapeldun absolutua izan zen 200 metrotan, eta zazpigarrena Espainiako lehiaketa 23 urtetik beherakoen 400 metrotan.

2019. urtean entrenatzailea aldatu zuen: Jose Luis Garcíarekin jarraitu zuen.

2020. urtean Euskadiko txapeldun absolutua izan zan 400 metrotan, eta Espainiako lehiaketan bigarrenak txandako 400 metrotan Atletico San Sebastian klubarekin.

2021. urtean Euskadiko txapeldun absolutua 400 metrotan, aire librean eta pista estalian. Euskadiko ordezkari bezala federazioen arteko lehiaketetan 400 metrotan eta txandakako mistoetan ere parte hartu zuen. Bere marka pertsonala 55.98-ra bajatzea lortu zuen.

2022. urtean - Bizkaiko errekor absolutua lortu zuen 400 metrotan (05-14) Donostiako ohorezko dibisioan: 55.70. Aurreko errekorra Cristina Castro (1987) eta Nerea Azkarate (1996) atletek zeukaten ex aequo 55.90 segundotan. Bizkaiko txapelduna izatea ere lortu zuen 400 metrotan (05-28) bere marka pertsonala bajatuz eta lurralde horretako errekorra lortuz 54.91-ra.

21-22 denboraldia amaitu baino lehen, Ekainaren 25ean Nerjako probetan, berriro lortzen du bere errekorra jaistea: 54.58 Espainiako hamabigarrena geratuz.

Ikasketak eta Lana aldatu

2015ean UPV/EHUn hasi zituen Ikus-entzunezko Komunikazioaren ikasketak, 2019an gradua lortuz; eta 2021/22 kurtsoan Errioxako Unibertsitatean (UNIR) diseinu grafikoko masterra egin zuen. Diseinatzaile grafiko bezala lan egiten du enpresa batean.[2] Atletismoari denbora eta ahalegin ugari dedikatuta, hainbat klubetan korritu izan duenez (Urdanetan, Durangoko Bidezabal eta Donostiako Atletico San Sebastian), kirola uztartu behar izan du ikasketekin hasieran eta lanarekin ondoren; eta ez da erraza goi-mailako kirolari batentzat, bateragarri egitea entrenamendua eta lanaldia, zeren egun askotan nekatuta heltzen baita entrenamenduetara. Aikor aldizkariari aitortu dionez:

"Azken batean lana dut eta horrek asko mugatzen nau: bakarrik kirolean dabiltzan atletek, goizean eta arratsaldean entrenatu ahal dute, eta nahi bete deskantsatu... Eta jakin badakit momentu batean edo bestan ezin izango diodala guztiari eutsi eta kirola utzi beharko dudala".[3]

Lorpenak aldatu

2022an Espainiako Atletismoko Federazioaren araberako datuak honelako erregistroak lortu zituen Aire Librean:

Marka Sailkapena Lekua Lehiaketa Data
54.58 5S1 Nerja CII Españako lehiaketa Absolutoan 2022/06/25
54.91 1C2 Durango Bizkaiko banakakoa eta Kluben Absolutoa 2022/05/28
55.97 1C3 Durango EUSKADIko lehiaketa Absolutoa 2022/06/04

400 metro Errelebotan Aire Librean

Marka Erreleboa Sailk. Lekua Lehiaketa Data
3:40.10 At. San Sebastian A.ETXEBARRIA-G.EL JARRAZ-I.APAOLAZA-E.CASI 4 La Nucía Kluben Iberdrolaren liga Emakumeak - Azken Titulua 2022/06/11
3:40.23 At. San Sebastian A.ETXEBARRIA-G.EL JARRAZ-I.APAOLAZA-E.CASI 5 Nerja Españako kluben erreleboen lehiaketa 2022/06/26
3:43.06 At. San Sebastian I.APAOLAZA-G.EL JARRAZ-A.ETXEBARRIA-E.CASI 1 San Sebastián-AUX Kluben Iberdrolaren liga Emakumeak J2 - Topaketak IV ATSS-JAEN-LEON-TFCC 2022/05/14
3:50.37 At. San Sebastian I.APAOLAZA-G.EL JARRAZ-L.IBARZABAL-A.ETXEBARRIA 1 San Sebastián-AUX Kluben Iberdrolaren liga Emakumeak J1 - Topaketa D PAMP-ATSS-BAT-FERR 2022/04/30

200 metrotan Barne Aldean

Marka Sailkapena Lekua Lehiaketa Data
26.04 4C1 Madrid Emakumeen Españako kluben lehiaketa "Copa Iberdrola" Aterpetutako Pista 2022/02/12

400 metrotan Barne Aldean

Marka Sailkapena Lekua Lehiaketa Fecha
57.75 2C1 Donostia Gipuzkoa eta Bizkaiako Absoluto Txapelketa - 1. jardunaldia 2022/01/29
58.84 6C5 Donostia EUSKADIko lehiaketa Absolutoa PC EUSKADI ABS TXAPELKETA E.P. 2022/02/05

Erreferentziak aldatu

  1. «Etxebarriak hirugarrenez hautsi du Bizkaiko errekorra - Sondika» Aikor.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-29).
  2. (Gaztelaniaz) Etxebarria Urizar, Linkedineko profila. (2018). [linkedin.com/in/alazne-etxebarria-urizar-19b092112 Alazne Etxebarriaren profil profesionala. ] Linkedin.
  3. «Etxebarriak hirugarrenez hautsi du Bizkaiko errekorra - Sondika» Aikor.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).

Kanpo estekak aldatu