Alan Parsons (Londres, 1948ko abenduaren 20a) musikari ingelesa da. Bere karreran zehar hogei milioi disko baino gehiago saldu ditu, eta hamaika aldiz izendatu dute Grammy sarietarako, behin saria irabaziz.[1]

Alan Parsons

(2017)
Bizitza
JaiotzaWillesden (en) Itzuli1948ko abenduaren 20a (75 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AitaDenys Parsons
AmaKelty MacLeod
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, disko-ekoizlea, kantugilea, abeslaria, gitarra-jotzailea, teklatu-jotzailea, soinu-ingeniaria eta estudioko musikaria
KidetzaThe Alan Parsons Project (en) Itzuli
Genero artistikoapop rock
Rock progresiboa
Musika instrumentuaelectronic keyboard (en) Itzuli
gitarra
DiskoetxeaEMI

alanparsons.com eta the-alan-parsons-project.com
IMDB: nm0663768 Facebook: alanparsons Twitter: alanparsons MySpace: alanparsons Youtube: UCBExC8XzPQPeS2naG4F3p2Q Spotify: 6HpZkC8GUktP9utE6OPWZG iTunes: 16904 Last fm: Alan+Parsons Musicbrainz: 9774cfd1-8862-42bd-919e-156c31f079b4 Songkick: 214042 Discogs: 157075 Allmusic: mn0000031274 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Musikaren munduan soinu-ingeniari gisa hasi zen lanean, The Beatles (Abbey Road) eta Pink Floyd (The Dark Side Of The Moon) taldeekin, besteak beste. Aurrerago, eta musika-ekoizle gisa ere ospe handia lortu ondoren, bere grabazioak argitaratzea erabaki zuen, Alan Parsons Project titulupean, Eric Woolfson musikagile eta teklistarekin batera. Bien bitartean Abbey Roadeko estudioetan lan egiten jarraitu zuen.

1976an iraupen luzeko lehenengo lana argitaratu zuen, Arista etxearekin, Tales Of Mistery And Imagination, concept-album, Edgar Allan Poeren kontakizunetan oinarriturik. Parsonsen lehen lan hura Britainia Handiko eta Estatu Batuetako musika entzunenaren zerrendetan sartu zen: I Robot (1977) Estatu Batuetako hamar onenen artean sartu zen. Pyramid (1978) Parsonsen lehen urrezko diskoa izan zen; bigarrena, Eve, urtebete geroago argitaratu zen.

Bere karrerako gailurra 1982an iritsi zuen, Eye In The Sky diskoarekin. Disko horretako izen bereko kanta Estatu Batuetako hirugarren salduena izatera iritsi zen. Handik aurrera salmentak behera egin zuen, eta Parsonsen proiektua 1980ko hamarraldiaren amaieran bukatu zen, Sterotomy (1986) eta Gaudi (1987) diskoekin.

1980ko hamarraldiaren bigarren erdian Parsonsen rock-moldeak ez zuen arrakasta handirik izan. Isilaldi luze baten ondoren, 1993an, Try Anything Once argitaratu zuen, eta 1994ko bukaeran, jendaurrean grabatutako disko bat, Luciferama, jendaurrean jotzen zuen lehenengo aldian, hain zuzen. Geroago, album kontzeptualagoak kaleratu zituen: On Air (1996), Time Machine (2001) eta A Valid Path (2004).[2]

Diskografia aldatu

Estudio albumak aldatu

Diskografia osoa aldatu

Data Izenburua Diskoetxea Zerrendak Herria Katalogo zenbakia
The Alan Parsons Project taldean
1976ko maiatza Tales of Mystery and Imagination Mercury 38 US CDS 4003
1977ko ekaina I Robot Arista 9 US AL 7002
1978ko ekaina Pyramid Arista 26 US SPART 1054
1979ko abuztua Eve Arista 13 US AL 9504
1980ko azaroa The Turn of a Friendly Card Arista 13 US AL 9518
1982ko ekaina Eye in the Sky Arista 7 US AL 9599
1983 The Best of the Alan Parsons Project Arista 53 US 205 509
1984ko otsaila Ammonia Avenue Arista 15 US 206 100
1984 Vulture Culture Arista 46 US AL8-8263
1985eko azaroa Stereotomy Arista 43 US 259 050
1987ko urtarrila Gaudi Arista 57 US 258 084
1987 The Best of the Alan Parsons Project, Vol. 2 Arista ARCD-8486
1988 The Instrumental Works Arista 259 237
1989ko urriaren 9 Pop Classics Arista 503.623
1990eko urriaren 11 Freudiana EMI CDP 79 5415 2
1997ko uztailaren 15 The Definitive Collection Arista - BMG 74321 51746 2
1999ko uztailaren 27 Alan Parsons Project - Best Of Arista - BMG 74321660032
1999ko abuztuaren 2 Alan Parsons Project - Greatest Hits Live
1999ko abuztuaren 3 Eye in the Sky – Encore Collection BMG 75517 44970-2
2002ko abuztuaren 22 Works Audiophile Legends APH 102.881
2003 Alan Parsons Project - Patinum & Gold Collection BMG 82876 52556 2
2004ko martxoaren 23 Ultimate Arista - BMG 82876 59212 2
2004ko ekainaren 1 Extended Versions: The Encore Collection Live BMG 755174869723
2006 Days Are Numbers (3 CD Compilation) Arista 88697016972
2007 The Essential Alan Parsons Project (2 CD Compilation) Arista 88697 04337 2
2010 The Collection Sony 88697808482
2014 The Complete Albums Collection: Tales of Mystery and Imagination, I Robot, Pyramid, Eve, The Turn of a Friendly Card, Eye in the Sky, Ammonia Avenue, Vulture Culture, Stereotomy, Gaudi y The Sicilian Defence Arista - Sony Music - Island Records - Universal Music - Legacy - - 88697890552
2015 All the Best Arista - - 88875117312
Bakarka - Estudio albumak
1993ko urriaren 6 Try Anything Once Arista 74321 16730 1
1996ko irailaren 24 On Air CNR Music 530 00 99
1999ko irailaren 28 The Time Machine CNR Music 2004320
2004ko abuztuaren 24 A Valid Path Artemis ATM-CD-51562
2019ko apirilaren 26 The Secret Frontiers
Bakarka - Zuzeneko albumak
1994 Alan Parsons Live Arcade 9902230
2010eko apirilaren 6 Eye 2 Eye: Live In Madrid Frontiers FR CD 451
2013ko iraila Alan Parsons LiveSpan MFP - - -
Ingeniaria gisa
1969 Abbey Road (The Beatles) 1 UK
US
1970 Atom Heart Mother (Pink Floyd) 1
55
UK
US
1973 The Dark Side of the Moon (Pink Floyd) 2
1
UK
US
1974 Hollies (The Hollies) 28 US
1975 Another Night (The Hollies) 132 US
1975 Ambrosia (Ambrosia) 20TH Century 22 US
1976 en:Year of the Cat (Al Stewart) 5 US
2013 The Raven That Refused to Sing (And Other Stories) (Steven Wilson) Kscope
Ekoizle gisa
1975 From the Album of the Same Name (Pilot) EMI
1975 The Psychomodo (Cockney Rebel) EMI
1975 The Best Years of Our Lives (Steve Harley & Cockney Rebel)
1975 Second Flight (Pilot) 48 UK
1975 Modern Times (Al Stewart)
1976 Rebel (John Miles) 171 US
1976 Year of the Cat (Al Stewart) 5 US
1976 Somewhere I've Never Travelled (Ambrosia) 20TH Century 79 US
1978 Time Passages (Al Stewart) 10 US
1979 Lenny Zakatek (Lenny Zakatek) A&M US
1984ko martxoa Keats (Keats) EMI
1985 Ladyhawke (Andrew Powellen jatorrizko soinu banda) Atlantic Records
1993 Symphonic Music of Yes (London Philarmonic Orchestra) RCA
2012 Grand Ukulele (Jake Shimabukuro) Mailboat Records
Zuzendari gisa / Mentorea
1999 Turning the Tide (Iconic Phare) Carrera Records

Irudi galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu