Akuikultura uretan animaliak, landareak eta alga hazteko jardueren multzoa da, horretarako teknika eta ezaguerekin batera. Itsasertzean, ibaietan, aintzira eta urmaeletan garatzen da. Piszikultura (arrain-hazkuntza), moluskuen hazkuntza, hala nola ostreikultura edo ostren hazkuntza, krustazeoen hazkuntza eta algokultura barne hartzen ditu.

Akuikultura, Txinan.

Akuikultura Euskal Herrian aldatu

Itxi zuten Acuivasek Aginagan zuen aingira haztegia. Culmanorrek ere utzi zion Igeldon erreboiloak ekoizteari. Geldirik dago Getariako Orroako planta. Akuikultura sektorea inoiz ez da esanguratsua izan Euskal Herrian, baina XXI. mendean itxiz joan dira martxan jarritako enpresa bakanak. Mundu osoan akuikulturaren bidez 600 espezie ekoizten badira ere, honakoa da Euskal Herriko eskaintza: amuarrain haztegi komertzial bat dago Leitzan, eta beste bat Kanpezun, eta ekoizle txiki batzuk ere aritzen dira jarduera horretan; kopuru txikitan gaizkatak hazten ditu Per Sé enpresak Esan, kabiarra egiteko; eta Bokalen mihi arraina egiten da. Hondarribian tilapia planta bat du Ner Breen enpresak.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Garate, Miren. (2014-10-31). «Bi tanta berri, erabat idortu den sektorean» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak aldatu