Aksu Hiria (uigurreraz: ئاقسۇ‎Aqsu; txinera sinplifikatuz: 阿克苏市; pinyinez: Ākèsù shì) Txinako Xinjiangeko Uigur Eskualde Autonomoko hiri bat da, Aksu prefekturan kokaturik dagoena. Antzinako Gumo hiria zegoen tokian eraiki zen.

Aksu Hiria
Konderri mailako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Eskualde autonomoXinjiang
PrefekturaAksu prefektura
Izen ofiziala阿克苏市
ئاقسۇ‎
Posta kodea843000
HerriburuaYengibazar Subdistrict (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak41°09′59″N 80°15′00″E / 41.16639°N 80.25°E / 41.16639; 80.25
Map
Azalera14415.16 km²
Demografia
Biztanleria535.657 (2010)
Dentsitatea37,16 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia997
Ordu eremuaUTC+08:00
Matrikula新N
akss.gov.cn

Geografia eta klima aldatu

Kokapena aldatu

Tian Shan mendilerroaren periferian kokaturik dago, Tarim arroaren ipar-mendebaldean.

Klima aldatu

Klima oso gogorra da, basamortu kontinentaleko muturreko klima hain zuzen ere.


      Datu klimatikoak (Aksu (1971−2000))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 7.3 13.7 25.0 34.5 35.0 37.0 39.6 38.4 34.2 28.0 20.2 9.5 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −0.9 4.6 12.9 21.9 26.6 29.6 31.2 30.2 25.9 18.9 9.1 0.8 17.6
Batez besteko tenperatura (ºC) -7.8 -2.2 6.3 14.7 19.2 22.1 23.8 22.5 17.8 10.3 1.8 -5.5 10.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −13.3 −7.8 0.1 7.6 12.1 14.8 16.6 15.6 10.8 3.7 −3.1 −10.0 3.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −25.2 −24.4 −10.9 −3.1 2.7 6.0 8.7 8.3 1.4 −4.5 −12.9 −23.4 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 1.6 2.4 3.5 2.5 8.9 14.0 16.0 14.1 6.2 2.3 0.5 2.4 74.4
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 2.3 2.2 1.6 1.5 3.1 5.3 6.6 6.3 3.3 1.1 0.7 1.9 35.9
Iturria: Weather China

Historia aldatu

Gumo hiria aldatu

Txinatarren Han dinastiatik hasi (K.a. II. mendea) eta Tang dinastiararte (X. mendea) Gumo edo Kumo (姑墨) izenarekin ezagutu izan zen[1] Nan erresumako hiriburua. Han liburuan Gumo erresuma bat zela esaten da eta 3.500 etxalde zituela. 24.500 biztanle zituen, hauetatik 4.500 pertsona ziren armak hartzeko gai. Kobrea, burdina eta orpimenta ekoizten zituen[2].

Tang dinastiaren garaia aldatu

Xuanzang erromes txinatarrak hiria bisitatu zuen 629 urtean. Baluka izena eman zion eta Sarvastivada eskolako hamarnaka monasterio budista zeudela aipatzen du, hauetan mila monje baino gehiago biltzen ziren. 300 kilometro ekialdera zegoen Kucha erresuman ikusiak zituen ohitura, lege, idazkera, klima eta produktu berak aurkitu zituen. Hizkuntza ordea pixka bat desberdina zen. Kotoi eta kalamuzko erropak egin eta esportatzen zituztela ere esaten du[3].

VII eta IX. mendeen artean eremu guztia kontrolatzeko hiru inperioren arteko borrokak izan ziren, alde batetik Tang dinastiako txinatarrak, bestetik tibetarrak eta azkenik uigurrak. Hori dela eta, hiria sarritan aldatu zen eskuz. Tibetarren 670 urtean Gumo setiatu eta hartu zuten eta 692an txinatarrek berreskuratu zuten. 717 urteko abuztuaren 15ean arabiar-tibetar-turkiar armadak Gumo eta Turfan batera erasotu zituen baina Tang Jiahui jeneralaren tropa txinatarrek irabazi zuten borroka[4]. IX. mendean Txina barnean gertaturiko An Lushan matxinadak nabarmen ahuldu zuen inperioa eta mendebaldeko lurren kontrola bertan behera utzi behar izan zuen. Orduan tibetarren eta uigurren arteko lehia sortu zen Tarim arroan. Uigurren eskuratu zuten Gumo eta izen berria eman zioten, Aqsu ("ur zuria"). Tang dinastiaren garaian Zetaren Bidea Gumotik igarotzen zen eta oparotasun eta aberastasun handiak ekarri zizkion.

Mongolen aroa aldatu

1207 eta 1208 artean Genghis Khan enperadore mongolaren menpe gelditu zen eta 1220 urtean Mangalai erresumaren hiriburua bihurtu zen. Ondoren Txagatai Khanerriak eskuratu zuen eta XIV. mendean khanerriaren gainbehera iritsi zenean turkiar eta mongoliar gerra jauntxoen eskuetan egon zen Aksu. 1500 urtean Yarkant inperio uigurrak kontrolatzen zuen eskualdea.

Azken mendeak aldatu

XIX. mendearen hasieran txinatar musulmanak ziren nagusi Aksu hirian. 1864-1877 urteen artean Yaqub Beg jeneral turkiarraren armadak eskuratu zuen, Dungan matxinada ezagutzen den gertaerak Tarim arroa menperatzea zuen helburu. Txinatarrek ordea matxinada garaitu zuten[5].

Francis Younghusband esploratzaile britainiarrak 1887 urtean Pekinetik Indiarako bidean Aksun geldialdia egin zuen. "Pekindik atera zenetik aurkitutako hiri handiena zela esan zuen, 20.000 biztanle zituela eta hauetaz gain 2.000 soldadu ere bai. Bazar handiak eta ostatuak ugari zeuden eta bidaiariak eta merkatariak asetzeko haina"[6].

XX. mendean uigurren matxinadak izan ziren; 1933 urtean Isma'il Beg izan zen matxinatu zena[7] eta 1945 urtean Ili matxinada gertatu zen. Gatazkak oraindik jarraitzen du, 2010 urtean bonba atentatu bat izan zen Aksu hirian.

Demografia aldatu

Historikoki uigurren eremua izan bada ere, 1950. hamarkadatik aurrera Gobernu Zentralak bingtuan nekazal etxetan lan egiteko Han txinatarren inmigrazioa sustatu zuen eta 1998 urtean gehiago ziren txinatarrak uigurrak baino[8].

Erreferentziak aldatu

  1. Bailey, H. W.. (1985). Indo-Scythian Studies being Khotanese Texts Volume VII.. Cambridge University Press.
  2. Hulsewé, A. F. P. and Loewe, M. A. N.. (1979). China in Central Asia: The Early Stage 125 BC – AD 23: an annotated translation of chapters 61 and 96 of the History of the Former Han Dynasty. E. J. Brill, Leiden., 162 or..
  3. Li, Rongxi. (1996). The Great Tang Dynasty Record of the Western Regions. Numata Center for Buddhist Translation and Research. Berkeley, California..
  4. (Ingelesez) Guides, Insight. (2017-04-01). Insight Guides Silk Road (Travel Guide eBook). Apa Publications (UK) Limited ISBN 9781786716996. (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  5. (Ingelesez) Accounts and Papers of the House of Commons. Ordered to be printed 1871 (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  6. Younghusband, Francis Edward. (1896). The heart of a continent : a narrative of travels in Manchuria, across the Gobi Desert, through the Himalayas, the Pamirs, and Chitral, 1884-1894. New York : Scribner (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  7. (Ingelesez) Forbes, Andrew D. W.. (1986-10-09). Warlords and Muslims in Chinese Central Asia: A Political History of Republican Sinkiang 1911-1949. CUP Archive ISBN 9780521255141. (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  8. Stanley W. Toops. (2004). The Demography of Xinjiang. In S. Frederick Starr (ed.). Xinjiang: China's Muslim Borderland. Routledge, 256–257 or. ISBN 978-0765613189..

Kanpo estekak aldatu