Akademio de Esperanto

Hizkuntza horren aldeko erakundea

Akademio de Esperanto (euskaraz: Esperanto Akademia) hizkuntza hori zabaltzeko eta hobetzeko lan egiten duen nazioarteko erakundea da. Nolabait, Euskaltzaindia antzeko helburuak izango lituzke baina esperantoaren alorrean.[1]

Akademio de Esperanto
Datuak
Izen laburraAdE eta AdE
Motaakademia eta Esperanto organization (en) Itzuli
IdeologiaEsperanto movement (en) Itzuli
Erabilitako hizkuntzaesperanto
Agintea
LehendakariaJohn C. Wells (en) Itzuli
Historia
Sorrera1905
AurrekoakEsperanto Language Committee (en) Itzuli
webgune ofiziala
Youtube: UCuTtlg0BWvCWPrydgBHohnA Edit the value on Wikidata
Akademiako kide batzuk, 2017an egindako ekitaldi publiko batean.

Historia aldatu

Esperantoaren Akademia 1905ean sortu zen Esperantoaren lehen Mundu Biltzarrean, Zamenhofen proposamenez, Hizkuntza Batzordea (Lingva Komitato) izenarekin. Esperantoaren Akademia izena Hizkuntza Batzordeko goi-komisio batek hartu zuen lehen aldiz. 1948an, Hizkuntza Batzordea eta bere Akademia organo bakar batean batu ziren: Esperantoko Akademia. Bere erabakiak ez dira derrigorrezkoak hiztunentzat; betebehar hori 1905ean Esperantoaren Lehenengo Kongresu Unibertsalean finkatutako Esperantoaren Oinarria izenekoak baino ez du.

Presidenteen zerrenda historikoa aldatu

Herritartasuna Izena Agindu-garaia
  Frantzia Émile Boirac 1905 - 1917
  Frantzia Théophile Cart 1920 - 1931
  Eskozia John Mabon Warden 1931 - 1933
  Frantzia Maurice Rollet de l'Isle 1933 - 1937
Txantiloi:Herrialde info Holanda R. G. Isbrücker 1937 - 1963
  Frantzia Gaston Waringhien 1963 - 1979
  Alemania William Auld 1979 - 1983
  Frantzia André Albault 1983 - 1995
  Alemania Werner Bormann 1995 - 1998
  Brasil Geraldo Mattos 1998 - 2007
  Erresuma Batua John C. Wells 2007 - 2013
  Suedia Christer Kiselman 2013 - 2015
  India Probal Dasgupta 2016tik aurrera

Partaideak aldatu

Akademiok 45 partaide ditu. Partaide bakoitzak 9 urtetarako aukeratuak dira. Akademiaren heren bat hiru urtetan berritzen da.[2]

Sailak aldatu

2007tik hauek dira:

  • Hizkuntza espezializatua (Faka Lingvo)
  • Gramatika (Gramatiko)
  • Hiztegi orokorra (Ĝenerala Vortaro)
  • Kontsulta bulegoa (Lingva Konsultejo de la Akademio de Esperanto)
  • Literatura (Literaturo)
  • Ahozkapena (Prononco)
  • Eskuliburuak kontrolatzeko saila (Kontrolado de lerniloj)

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu