Aizkorriko Estazio Megalitikoa

Aizkorriko Estazio Megalitikoa. Aztarna megalitiko asko ikus daiteke Aizkorriko mendilerroan. Guztira hamar dira ezagutzen direnak. Dena dela, gehiago ere egon daiteke. Lurralde honetan Gipuzkoak gailur altuenak daude baina trikuharriak, salbuespen baten bat eginez, 1.100 metrotan daude.

Artzanburu trikuharria.
Gorostiaran Ekialde tumulua.
Kalparmuñobarrena trikuharria.
Pagarreta II zutarria.

Historiaurreko monumentuak aldatu

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak. Inguru honetan sukarriz egindako tresna asko agertzen dira eta horrek inguru honek izan zuen aktibitatea adierazten du. Gaur egun ere artzaintza trasumantearen presentzia handia da.

Kokapen geografikoa aldatu

Geografikoki Aizkorriko mendilerroan daude, funtsean Urbian. Udalerri hauetan daude monumentuak: Gipuzkoa eta Arabako Partzuergoak, Idiazabal, Segura eta Zegama.

Sailkatutako monumentuak aldatu

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:

Trikuharriak aldatu

Guztira sei:

  • Aizkorritxo
  • Artzanburu
  • Gorostiaran Mendebalde
  • Kalparmuñobarrena
  • Pagarreta
  • Pagobakoitzako

Tumuluak aldatu

Guztira hiru:

Menhir aldatu

Guztira bat:

  • Zorrotzarri

Egoera legala aldatu

Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan 10 monumentu aipatzen dira.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu