Airbus A300
Motakomertziala
Bidaiariak266
EraikitzaileaAirbus
Lehenengo hegaldia1972-10-28
Zerbitzu hasiera1974-05-30
Egoerazerbitzuan
Erabiltzaile nagusiaAmerican Airlines
Unitate eraikiak549

Airbus A300 helmen txiki eta ertaineko bidaiari hegazkina da. Airbus-ek eraiki zuen lehen modeloa izan zen eta fuselaia lodiko beste hegazkin batzuk inspiratu zituen, Boeing 767 eta Boeing 777a adibidez

Salmentak aldatu

Hasiera batean A300ak ez zuen arrakastarik izan eta hegazkina Frantzia eta Alemanian garatuta zegoenez, etxeko produktua izateagatik erostera behartuta zeuden Air France eta Lufthansa bezalako konpainiek egin zituzten eskari gehien.

1977an Eastern Airlines-ek hegazkin honetan interesa erakutsi zuen eta 4 Airbus A300 alokatu zituen hauekin probak egiteko. Emaitzak onak izan zirenez, 23 unitate erosi zituen eta hortik aurrera ongi saldu zen.

Hegakin hau asko erabili zuten Japan Air System, Thain Airlines International, Singapore Airlines, Malaysia Airlines, Garuda Indonesia, China Airlines... bezalako Asiako aire konpainiek.

Airbusek eraikitako lehen hegazkina izaki, beranduago garatuko ziren hegazkinak diseinatzeko esperientzia eman zion Airbusi eta honen emaitza izan ziren Airbus A310(Airbus A300aren bertsio motzagoa), Airbus A330 edo Airbus A340 adibidez.

Ezaugarriak aldatu

Airbus A300-600R
Luzera 54,1 m
Altuera 16,54 m
Fuselajearen diametroa 5,64 m
Kabinaren luzera 40,7 m
Kabinaren zabalera 5,28 m
Hego-luzera 44,84 m
Hego-azalera 260 m²
Motoreak Bi CF6-80C2
edo PW4000
Motoreen indarra 270 kN
61.500 lb
Tripulazioa 2
Bidaiariak 266
Irismena 7.500 km
Abiadura maximoa M 0,82
Aireratze pisu maximoa 171,7 tona
Lurrartze pisu maximoa 140 tona
Erregai gabe pisu maximoa 130 tona
Erregai kapazitatea 68.150 l
Zama erabilgarria 39,7 tona

Kanpo estekak aldatu