Ainhoa Irazu

Kazetaria, gidoigilea, Berdintasun teknikaria

Ainhoa Irazu Ibañez (Andoain, Gipuzkoa, 1966 ) kazetaria, gidoilaria eta berdintasun teknikaria da[1] [2] eta formazioa du Giza Eskubideen Arloan.

Ainhoa Irazu
Bizitza
JaiotzaAndoain, 1966 (57/58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hezkuntza-mailamasterra
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta gidoilaria

Inguma: ainhoa-irazu-ibanez

Ibilbidea aldatu

Gizarte eta Komunikazio Zientzietan Lizentziaduna da eta Berdintasun Masterra egina du.[3] Prentsa idatzian hasi zen lanean: Eusko Ikaskuntzaren Euskonews, Irutxulo eta Gaztezulo aldizkarietan.

Horrez gain, kolaboratzaile izandakoa da beste argitalpenetan; Berria, Egunkaria, Egin -Bat, bi, hiru-, Emakunde aldizkaria eta Diario Vascon, besteak beste.

Telebistan ere, jardundakoa da, erredaktore, koordinatzaile zein gidoilari lanetan: hala nola,  Hoy Cocinas Tu  (La Sexta),  Un Pais de chiste  (La Sexta),  Horrelakoa da bizitza (ETB1) Kalaka (ETB1), Sabor de hogar (La Sexta)  eta Esto no es serio (ETB2) saioetan eta Selekzio baten ibilbidea (ETB1) dokumentalean. [4]

Kazetari lanak antzerkigintzarekin bateratu zituen, garai batean. Kasketa Kabareta konpainia feministaren sorkuntzan parte hartu,  eta, bi antzezlan taularatu zituzten :  Kasketa Kabareta (1995) eta Neskapolitan (2000). [5][6] [7] Ipuin kontalaritzan ere aritu zen: tartean Donostiako Jareño kultur etxeko Ipuinaren Ordua egitasmoan .

Lanbidez Berdintasun teknikari dihardu. Indarkeria sexistari buruzko zenbait ikerketa lan argitaratu eta gai horrekin lotutako formazioa  eskaini du UEUn, Prest Gara Eusko Jaurlaritzaren programan.[8]

Musika da bere zaletasun nagusia; Naun punk-rock boskoteko baxu jotzailea izan zen, garai batean. “Eta legeaz landako gure mintzairan solastuko...” (Zaunka Records, 1998) diskoa kaleratzeaz gain [9], "AHTren aurkako musika" (Andoain, 1996) eta Joseba Sarrionaindiaren  “Hau da ene ondasun guzia”  (Esan Ozenki-Txalaparta 1999 ) bildumetan kolaboratu zuen taldeak .[10]

Argitalpenak aldatu

Ikerketa lanak

  • Telelilura: Euskal Fikzioa ETBn, 1990-2000. (Iberautor Promociones Culturales, 2001) / 978-84-8048-445-9)[11] [12]
  • Guia para el empoderamiento de la mujer inmigrante frente a la violencia de género (Mugak-SOS Arrazakeria, 2010) [13]
  • Emakume etorkina eta genero-indarkeria EAEko testuinguruan: arrisku-faktoreak eta babes soziala. Talde lanean. Uztaro, 78 (2011)[14][15]
  • Mujer Inmigrante y violencia de género: Factores de Vulnerabilidad y protección social, Revista Migraciones, Universidad de Comillas (2012) [16]

Antzerkia

  • "Kasketa Kabareta", 1995
  • "Neskapolitan", 2000

Musika

  • "AHTren aurkako Musika" bilduma, Andoain (1996), kolaborazioa
  • "Eta legeaz landako gure mintzairan solastuko...", Zaunka Records (1998)
  • “Hau da ene ondasun guzia” bilduma, Esan Ozenki, Txalaparta (1999), kolaborazioa

Erreferentziak aldatu

  1. Irazu Ibañez, Ainhoa. Euskal Idazleen elkartea. .
  2. «Ainhoa Irazu Ibanez - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  3. «Ainhoa Irazu Ibañez» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  4. «Selekzio baten ibilbidea» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  5. .
  6. (Ingelesez) Berria.eus. (2024-02-04). «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  7. all_powerful_Oz. «Neskapolitan» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  8. «Ainhoa Irazu Ibañez» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  9. Torturatzailea, Naun (Eta legeaz landako gure mintzairan solastuko, 1999). (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  10. Http://euskalmusikakatea.blogspot.com. (2013-12-14). «EUSKAL MUSIKA KATEA: NAUN» EUSKAL MUSIKA KATEA (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  11. «Egilearen liburu guztiakIrazu Ibanez Ainhoa» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  12. (Gaztelaniaz) Montero, Yolanda. (2001-12-20). «Irazu repasa la historia de las series producidas por ETB desde 1990» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  13. (Gaztelaniaz) «Guía para el empoderamiento de la mujer inmigrante frente a la violencia de género» Observatorio de la violencia de género (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  14. «Ainhoa Irazu Ibañez :: Uztaro aldizkari elektronikoa» www.uztaro.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  15. «Ainhoa Irazu Ibañez :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  16. (Gaztelaniaz) Arnoso, M.; Arnoso, A.; Mazkiaran, M.; Irazu, A.. (2012). «Mujer inmigrante y violencia de género: factores de vulnerabilidad y protección social» Migraciones. Publicación del Instituto Universitario de Estudios sobre Migraciones (32): 169–200. ISSN 2341-0833. (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).

Kanpo estekak aldatu