Ainhoa Gonzalez Pujana

Ainhoa Gonzalez Pujana (Gasteiz, 1991) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da, Farmazia Fakultateko NanoBioCel taldean.

Ainhoa Gonzalez Pujana

Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1991 (32/33 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfarmazialaria eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak

Inguma: ainhoa-gonzalez-pujana

Ikertzaile aldatu

Farmazia ikasketak bukatu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean 2014an eta Jarraian, Farmakologia eta Medikamenduen Garapena Masterra ikasi eta ikerkuntzan hasi zen NanoBioCel taldean, CIBER-BBN-ek eskaini zion ikerketa-iniziazio beka bati esker. 2016an, Eusko Jaurlaritzaren (EJ) beka jasota, tesia hasi zuen zelula amen efektu terapeutikoa bultzatzen duten matrizeen diseinuaren inguruan. 2018an, Eusko Jaurlaritzako Egonlabur beka batekin Harvard Unibertsitatean egin zuen 6 hilabeteko doktoretza aurreko egonaldia. 2019an tesia defendatu zuen eta hortik aurrera talde berean ikertzaile doktore bezala lanean ari da.[1]

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

  • 2020: #Txiotesia lehiaketako Txiolari ulergarrienaren saria jaso zuen (Zelula estromal mesenkimalen eragin immunomodulatzailea sustatzeko bioinspiraturiko hiru dimentsiotako sistema funtzio anizdunak).[2][3]
  • 2019: Bioaraba Saria Arabako doktorego-tesi onenarentzat
  • 2019: hitzezko aurkezpen onena ikertzaile gazteentzako SPLC-CRS kongresuan (Best oral communication at the 1st SPLC-CRS Young Scientist Meeting for the conference "Safer and more predictable therapies in cell encapsulation")

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu