Agulhas lurmuturra[1] (ingelesez: Cape Agulhas; portugesez: cabo das Agulhas) Hegoafrikar Errepublikako hegoaldeko lurmutur bat da, Mendebaldeko Lurmuturra probintzian. Lurmutur Hiritik 170 km hego-ekialdera.

Agulhas lurmuturra
Datu orokorrak
Garaiera2 m
Motalurmutur eta headland (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak34°50′00″S 20°00′09″E / 34.833333333333°S 20.002541666667°E / -34.833333333333; 20.002541666667
Estatu burujabe Hegoafrika
Hegoafrikako probintziaLurmutur Mendebaldea
Barruti udalerriOverberg District Municipality
Udalerri lokalCape Agulhas Local Municipality
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa eta Indiako ozeanoa

Afrikako punturik hegoaldekoena da (34°50′00″S eta 20°00′09.15″E), oso zabalduta badago ere punturik hegoaldekoena Esperantza Oneko lurmuturra dela (34°21′29″S eta 18°28′19″E). Agulhas lurmuturrak bereizten ditu ofizialki Ozeano Atlantikoa eta Indiako ozeanoa. Bereizketa erreala mugikorra da: Agulhasko itsaslasterrak Benguelako itsaslasterrarekin bat egiten duen puntua aldatu egiten da urte-sasoiaren arabera.

Bartolomeu Dias nabigatzaile portugesa izan zen lurmuturra ikusi zuen lehen europarra (1487-1488), Indiako ozeanora iristeko itsasbide baten bila egindako bidaietan. Agulhas (orratzak) izena eman zitzaion, puntu hartan deklinazio magnetikoa nulua delako eta, ondorioz, iparrorratzaren orratzek ipar geografikoa doi-doi adierazten dutelako.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Agulhas lurmuturra)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 28 36 35 35 33 30 29 31 32 26 30 30 36
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 23 23 22 20 18 17 16 17 17 18 20 22 20
Batez besteko tenperatura (ºC) 20 20 19 17 15 14 13 13 14 15 17 19 16
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 17 17 16 14 12 11 10 10 11 12 15 16 13
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 8 8 9 5 4 5 3 4 4 5 5 5 3
Euria (mm) 20 10 30 30 50 50 50 40 40 30 20 10 440
Euri egunak (≥ 1 mm) 1 1 3 3 4 4 4 3 3 2 2 1 36
Hezetasuna (%) 77 79 83 84 81 80 80 82 81 79 79 77 80
Iturria: Weatherbase[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu