Agriparen termak

Agriparen Termak» orritik birbideratua)

Agriparen termak (latinez Thermae Agrippae) Marko Vipsanio Agripak K.a. I. mendean eraikitako Antzinako Erromako termak ziren.

Regio IX Circus Flaminius
Agriparen termen hondakinak
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Koordenatuak41°53′49″N 12°28′37″E / 41.89691°N 12.477°E / 41.89691; 12.477
Map
Arkitektura

Deskribapena aldatu

Agriparen termak Antzinako Erroman eraiki ziren terma handietatik lehenak izan ziren. Jatorrian, ez ziren berez terma batzuk, baizik sauna bat. Baina, Aqua Virgoa amaitu ondoren, Agripak K.a. 19an amaitutako akueduktuarekin, bainuak, modu erregularrean hornitu ahal izan ziren urez, berez termatan bihurtuz, apaindurazko igerileku handi bat eta barne apaindura aberats batekin. 80an, termek sute bat jasan zuten, baina berrituak eta zabalduak izan ziren. Hadriano enperadorearen garaian, barne erreforma ezberdinak egin ziren.

Dirudienez, VII. mendetik aurrera, termak, eraikuntza materialen harrobi bezala erabili ziren, hori gora-behera, egituraren zati handi bat, zutik mantentzen zen XVI. mendean, Baldassare Peruzzi eta Andrea Palladioren grabatuek adierazten dutenez, beste batzuen artean. Gaur egun, tokia oso urbanizatua dago, eta kontserbatzen diren hondarrak oso urriak dira.

Beste terma ezagun batzuk aldatu

Kanpo estekak aldatu