Giza baliabideen kudeaketan, agintearen zabalera edo kontrolaren zabalera erakunde bateko kargu edo arduradun batek bere ardurapean dituen pertsona kopurua da. Agintaren zabalera hobezinari buruzko adostasunik ez dago: aspaldian 1-4 (arduradun bat - lau ardurapeko) erlazioak jotzen ziren egokitzat, baina egun 1-10 erlazioak ere ontzat ematen dira, informazioaren teknologiak kontrolerako eman dituen aukerak ikusita. Edonola ere, staff, lan-talde eta mendekotasun-harreman zuzen eta iraunkor batez kudeaturik ez dauden erakunde eta proiektuetan, agintearen zabalera kontzeptuaren baliagarritasuna galdu egiten dela hartu behar kontuan.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.