Agincourteko Gudua

Agincourteko gudua» orritik birbideratua)

Agincourteko Gudua Ehun Urteko Gerrako ingelesen garaipen nagusia izan zen, non frantziar armada handiagoa menderatu zuten. Gudua 1415eko urriaren 25ean (San Crispin eguna, egun indarrean dagoen gregoriotar egutegiaren arabera: azaroaren 3a), ostirala, egungo Azincourtetik gertu izan zen[5]. Henrike V.a Ingalaterrakoaren garaipenak gerraren norabidea aldatu zuen eta, horren ondorioz, Frantziako erregearen alaba ezkondu eta bere semea zen Henrike VI.a Frantziako ondorengo bihurtu zen (hala ere, ezin zuen aitaren lana aprobetxatu).

Agincourteko Gudua
Ehun Urteko Gerra
XV. mendeko miniatura.
Data1415eko azaroaren 3a
LekuaAzincourt
Koordenatuak50°27′48″N 2°08′29″E / 50.4633°N 2.1414°E / 50.4633; 2.1414
EmaitzaIngelesen garaipena
Gudulariak
Ingalaterrako Erresuma Frantziako Erresuma
Buruzagiak
Henrike V.a Ingalaterrakoa Karlos I.a Labritekoa
Indarra
6.000[1] eta 9.000 artean[2] 36.000[3] eta 12.000 artean[2]
Galerak
Gutxienez 112 hildako, zaurituak ezezagunak[3] 7.000–10.000 erori (gehienak hildakoak) eta 1.500 noble preso[4]

Henrike V.ak gudarosteak zuzentzeaz gain gorputzez gorputz ere borrokatu zuen. Orduko Frantziako erregea zen Karlos VI.ak, berriz, ezin izan zuen bere armada zuzendu, gaixotasun mental batek guztiz ezgaitu zuelako. Erresuma kondestablea zen Karlos I.a Labritekoak Frantziar armada zuzendu zuen.

Ingelesek galestar arkulariei eta hauen arku luzeei (longbow) esker lortu zuten garaipena. William Shakespearek, gero, Henrike V.a antzerki-lanean guduaren istorioa azaldu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. Juliet, Juliet. (2005). Agincourt: The King, the Campaign, the Battle. Londres: Little, Brown, 227 or. ISBN 9780316726481..
  2. a b Curry, Anne. (2005). Agincourt: A New History. Tempus, 187 or. ISBN 978-0-7524-2828-4..
  3. a b Juliet, Juliet. (2005). Agincourt: The King, the Campaign, the Battle. Londres: Little, Brown, 320 or. ISBN 9780316726481227..
  4. Agincourt aftermath
  5. de Monstrelet, Enguerrand. (1810). The Chronicles of Enguerrand de Monstrelet. (1853. argitaraldia) Londres: Henry Bohn, 340 or..


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.