Agathe Habyarimana

politikari ruandarra

Agathe Habyarimana, jaiotzez Agathe Kanziga, (Karago, 1942ko urtarrilaren 21a) Juvénal Habyarimana Ruandako presidente ohiaren alarguna da. Ruandako lehen dama izan zen 1973tik 1994ra. 2010eko martxoaren 2an atxilotu zuten Frantziako agintariek Nicolas Sarkozyk Ruandan egindako bisitaren ostean[1].

Agathe Habyarimana

Ruandako Lehen Dama

1973 - 1994
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAgathe Kanziga
JaiotzaGisenyi Province (en) Itzuli1942ko urtarrilaren 21a (82 urte)
Herrialdea Ruanda
Bizilekuaavenue Mozart
Familia
Ezkontidea(k)Juvénal Habyarimana
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Bizitza aldatu

Askotan ezkutuko indar politikoetako bat bezala ikusten zen senarraren 20 urteko presidentetzan. 1994ko Ruandako genozidioaren antolatzaile izan zen Akazu muturreko erakunde informalaren erdigunea zen[2].

1994ko apirilaren 9an, Juvénal Habyarimana hil eta Ruandako genozidioa hasi eta berehala, tropa frantsesen laguntzarekin Ruandatik hegazkinez atera zen eta 8 egun geroago Parisera iritsi zen. Berarekin batera Akazuko beste hogeita hamar kide izan ziren, Ferdinand Nahimana, Mila Muinoen Irrati eta Telebista Askearen zuzendaria barne. Parisera iristean, 230.000 libera jaso zuen Frantziako Gobernuaren eskutik, «Ruandako errefuxiatuentzako premiazko laguntzarako» esleitutako aurrekontutik[3]. 1997ko irailean, Librevillera (Gabon) joan zen, Omar Bongok gonbidatuta, eta gero Gbadolitera (Zaire). Gabonen pasaporte diplomatikoa eman zioten izen faltsu batekin. Mehatxuei erantzunez, Libreville utzi eta Frantziara joan zen, non legez kanpo bizi den[4].

2007ko urtarrilaren 4an asilo politikoa ukatu zioten Frantzian, baina bertan jarraitu zuen bizitzen. 2010eko martxoaren 2an atxilotu zuten Frantziako agintariek Nicolas Sarkozyk Ruandan egindako bisitaren ostean[1].

2011ko irailean, Frantziako auzitegiak Habyarimana Ruandara estraditzea ukatu zuen[5]. 2021eko abuztuan, Parisko Apelazio Auzitegiak «onartezintzat» jo zuen Habyarimanaren estradizio eskaera[6].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Edwards, Steven. «Intrigue and uncertainty follow arrest of 'Lady Genocide'» National Post 2010-03-01 (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  2. (Ingelesez) McGreal, Chris. «Profile: Agathe Habyarimana, the power behind the Hutu presidency» The Guardian 2010-03-02 (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  3. (Ingelesez) Gourevitch, Philip. (1998). We Wish to Inform You That Tomorrow We Will Be Killed with Our Families : stories from Rwanda. New York: Farrar, Straus and Giroux ISBN 0-312-24335-9..
  4. (Ingelesez) «Agathe Kanziga Habyarimana» Trial International 2016-05-02 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-07-16) (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  5. (Ingelesez) «France rejects Rwanda's Habyarimana extradition bid» BBC 2011-09-28 (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  6. (Frantsesez) «Rwanda : la demande de non-lieu d’Agathe Habyarimana jugée « irrecevable »» Jeune Afrique 2021-08-30 (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).

Kanpo estekak aldatu