Aegidenberger, (alemanez: Aegidienberger), Alemaniako bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamainagatik aegidenberger zaldia zaldi tamainako arrazen sailkapen talderen mugan mugan dago, soin gurutzeraino altuerari dagokionez 140-152 cm-raino heltzen dela, ponien tamainatik gertu beraz. Beste zenbait ezaugarriengatik ordea ponien sailkapen taldean sartuko litzateke, eta halaxe hartzen dute aditu askok. Beraz esan dezakegu ezaugarri gehiago dauzkala ponienak zaldienak baino.

Aegidienberger
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Alemania

Arraza modernoa da eta 1981. urtean sortu zuten Walter Feldmann aita-semeak islandiar poni eta peruar urrats zaldi arrazak elkar gurutzaturik. Itxuraz antza gehiago dauka islandar poniarekin. Haiek bezala oso berea den trosta mota azkarra egiten dute, "tölt" izenekoa. soin gurutzera

Arrazaren historia aldatu

Poni arraza hau Walter Feldman izeneko zaldizaleak sortu zuen Alemanian 1981. urtean. Arraza sortzeko peruar urrats zaldiak eta Islandiar poniak erabili zituen. Arraza 1994. urtean ofizialki onartua izan zen.

Inoiz ez dira egon 100 aegidienberger abelburu baino gehiago eta beraien kopurua urritzen joan da arrazaren liburu ofiziala ireki zenetik.

Ezaugarriak aldatu

 
Aegidienberger zaldia ukuiluan

Lehen esan bezala itxura gehiago dauka islandar poniarekiko peruar urrats zaldiekiko baino. Hau horrela da islandiar arrazaren edukin genetiko gehiago daukalako.

Zaldi txikia da, baina bizkorra eta zelarako berezi egina. Beste zaldientzat gaitzak diren lekuetan ibiltzeko aproposa, leku malkarretan esate baterako. Gainera Alemaniako eguraldiari ondo egokitutako arraza da.

  • Koloreak: Edozein kolore onartzen da arraza honentzako.
  • Tamaina: 143-152 cm. soin gurutzera.
  • Zurda eta buztana ile ugarikoak dira, behera asko luzatzen zaizkiela.
  • Lepo zabala da, indartsua. Burua handia da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Argazki galeria aldatu