Adriana Laffan

mexikar aktorea

Adriana Laffan Lara (Mexiko Hiria, 1960ko irailaren 4aibidem, 2023ko azaroaren 1a) mexikar aktorea izan zen.

Adriana Laffan
Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1960ko irailaren 4a
Herrialdea Mexiko
Heriotza2023ko azaroaren 1a (63 urte)
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea
IMDB: nm0480781 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Graciela Lara aktorearen alaba izan zen. Arte Ederren Institutu Nazionalean eta Arte Hezkuntzako Zentroan ikasi zuen. 1977an ekin zion bere ibilbideari, Cuartelazo filmean[1]. Film eta telesail askotan parte hartu zuen. Mexikon, haren paper ezagunenetako bat Luisa izan zen Carrusel haurrentzako telenobelan[2]. Nazioarteko ospea lortu zuen 1996an La sombra del otro telenobelan parte hartzeagatik[1]. Carlos Olmos nobelaren egileak ez zegoen ziur Laffan izango zela Betsy Corcuera de De la Riva pertsonaiarentzako egokia, eta aktoreak erabaki zuen pisu handiagoa hartzea[2].

Jesús Arriaga aktorearekin ezkonduta zegoen. Bi seme-alaba izan zituzten, María José eta Emiliano[1].

2023ko azaroaren 1ean hil zen, 63 urte zituela, osasun-arazoengatik ospitalean egon ondoren[1].

Lanak aldatu

Telebista aldatu

Urteak Izenburua Pertsonaia Oharrak
1980 El combate Beatriz
1981 El hogar que yo robé Brigida
1981 El derecho de nacer Marina
1981 Cachún cachún ra ra! Tina
1987 Pobre señorita Limantour
1989 Carrusel Luisa de Palillo
1996 La sombra del otro Betsy Corcuera de De la Riva
1997-2004 Mujer casos de la vida real
2000-2001 Primer amor Dorita
2001 María Belén Margarita
2002 Cómplices al rescate Lourdes Mendoza (Lulú)
2002-2003 Clase 406 Teresa Salcedo
2003-2004 Alegrijes y rebujos Flor Cárdenas de Maldonado
2004-2005 Mujer de madera Jimena
2005-2006 Barrera de amor Ramona Reyes de López
2007 Destilando amor Ofelia de Quijano
2008 Mujeres asesinas Marta Azuela Atal batean: "Claudia, cuchillera"
2008 Vecinos Ama Nagusia Atal batean: "El santo niño milagroso"
2008 La rosa de Guadalupe Rigoberta Atal batean: "Amenaza silenciosa"
Irene Atal batean: "Tú menos que nadie"
2011 Esperanza Atal batean: "Hermoso bebé"
2010 Soy tu dueña Amanda
2011 Como dice el dicho Atal batean: "Ora veraz huarache"
2012 Un refugio para el amor Gracia
2012-2013 Porque el amor manda Begoña de Godinez
2014 Señora Acero Visitación

Zinema aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1977 Cuartelazo María Hernández
1978 Pasajeros en tránsito
1987 El instante del retorno ama film laburra
2001 Un mundo raro
2004 El saldo de anoche film laburra

Internet aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia
2017 Con Lugar Maggie

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Gaztelaniaz) «Luto en el mundo de las telenovelas, muere Adriana Laffan: ¿Quién era?» TV y Novelas 2023-11-01 (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
  2. a b (Gaztelaniaz) Feregrino, Alejandro. «Adriana Laffan, la actriz de 'Carrusel' que cumplió su sueño de vivir un éxito como el de Menudo» Yahoo! Vida y Estilo 2023-11-02 (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).

Kanpo estekak aldatu