Adobe Flash aplikazio informatiko bat da, animazioak, eduki interaktiboak eta web interfazeak sortzeko. Macromediak sortutako teknologia da, eta, egun Adobe Systems enpresak garatzen eta argitaratzen du.

 Adobe Flash
Jatorria
Ezaugarriak
Sarrera gailuaGUIa eta script (en) Itzuli
Programazio-lengoaiaC++
Sistema eragileaFLA (en) Itzuli, Small Web Format family (en) Itzuli eta FLV (en) Itzuli
Irakur dezakeMicrosoft Windows, Linux eta macOS
Idatz dezakeFLA (en) Itzuli
Egile-eskubideakcopyrightduna
Lizentzializentzia jabedun
Ekoizpena
GaratzaileaAdobe
Euskaraz
EuskarazEz
www.adobe.com/products/flash/
GitHub: adobe-flash
kronologia
Adobe Flash Adobe Animate (en) Itzuli

Adobe Flash grafiko bektorialekin zein bitmap motakoekin lan egiten du. Horrez gain, testua, bideoa, soinua eta beste eduki mota asko erabil ditzake. Adobe Flash-ek bi artxibo mota erabiltzen ditu gehienbat: Alde batetik, .FLA formatoa, Flash-en bertan garatzeko eta editatzeko balio duena eta, beste aldetik, konprimituta eta web-ean argitaratzeko zuzenduta dagoen .SWF formatoa. Azken formato hau bistaratu ahal izateko, Flash Player software-a instalatuta egon beharko du web nabigatzaile batean.

Hasieran, Flash web-erako animazio xumeak egiteko erabiltzen zen, publizitatea eta aurkezpenak garatzeko batez ere. Urteekin, Flash-en funtzionalitateak aldatu eta handitu dira eta, egun, eduki interaktiboak eta web interfazeak ekoizteko prestatuta dago gehienbat.

Flash-ek ActionScript programazio lengoaia erabiltzen du interaktibotasuna eta animazio eta interfazeen funtzionalitateak garatzeko. Lengoaia hau ECMAScript estandarrean oinarrituta dago, eta bere azken bertsioan (3.0) objektuei orientatutako programazio lengoaia bihurtzeko bidea hartu du.

Flash-ek egundoko eragina izan du Internet-eko arlo askotan:

  • Web diseinuan, Flash-en bidez egindako interfazeak sari ugari eta ospe handia lortu dituzte beraien interaktibotasunagatik eta bere diseinu ikusgarrietatik.
  • Animazioan, Flash izan da gehien erabilia izan den teknologia, eta bere "estilo bektoriala" eragin izugarria izan du.
  • Bideoan, Flash formatoa bihurtu da azken urtetan Internet-eko estandarra, YouTube eta antzeko webguneak erabilitako formatoa izan baita.

Kanpo estekak aldatu