Zuhaitz adarra hostoak hazten diren zuhaitzaren zatia da. Zuhaitz edo zuhaixka baten erdiko enborrari lotutako zurezko egitura bat da. Adarrak, horizontalki, bertikalki edo diagonalki haz daitezke, azken hau, zuhaitz adar gehienek dutena den arren.

Syringa generoko zuhaitz baten bihurritutako adarra
Buddleja davidii espezieko zuhaitzaren adarra
Adar baten luzetaranzko mozketa

Adarrak dira inausketan mozten diren zuhaitzaren zatiak, beste xede batzuen artean, fruitu ekoizpena gehitzeko.

Neguan, zuhaitz hostoerorkorrak bereiz daitezke, euren adarrak luzetara mozten dira.

Adar bat hegaleko habe baten antzera, indarrik gehiena bere oinarrian bilduz tolesten da. Hala ere, ez da apurtzen, bere pisua ez baita horretarako adina. Baina, gainkarga batek, animalia baten pisua edo haizearen indarra kasu, adarra apurtzea eragin dezake tentsio mekaniko zehatz bat gainditu ondoren.

Etimologia aldatu

Aitzineuskara zaharrez: *dar*da-dar[1] Joseba Lakarraren ikerketen arabera.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu