Tropaeum Traiani

Adamklisiko garaikurra» orritik birbideratua)

Tropaeum Traiani monumentu oroitarri bat da, Trajano erromatar enperadoreak 109. urtean eraiki zuena, hegoaldeko Dobrujan, Tapaeko guduan, daziarren aurkako bere garaipena oroitarateko.

Tropaeum Traiani
Jatorria
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daCivitas Tropaensium (en) Itzuli
Kokapena
LekuaAdamclisi (en) Itzuli
Estatu burujabe Errumania
JudețConstanţa konderria
Errumaniako komunaAdamclisi
Koordenatuak44°06′07″N 27°57′18″E / 44.10192°N 27.95508°E / 44.10192; 27.95508
Map

Ezaugarriak aldatu

Deskribapena aldatu

Ondo ikusteko modukoa, eraikin hau bidegurutze garrantzitsu baten ondoan zegoen, eragin ikusgarri batekin, hondakinek emandakoa eta gaur egun, berreraikitze eztabaidagarri batek estaltzen duena, falta diren zatiak erreproduzitzen dituena, paramentua eta apaindura arkitektonikoak, Adamklisiko Museoan erakutsiak aurkitzen direnak, Konstanzatik 50 kilometro mendebaldera.

Monumentua, erromatar munduko garrantzitsuen eta eztabaidatuen artean dago. Egitura bezala, lehenago eraikia izan zen Alpeetako Garaikurra oroitarazten du, Augusto enperadoreak Proventzako La Turbie herrian eraikitzea agindu zuena oroitarazten du, baina trinkoagoa eta harmoniatsuagoa da.

Danbor bat mailakatutako oinarri zirkular baten gainean, harrizko teilazko sabai koniko batekin gainditua dago. Sabaiaren puntan, oinarri altu batek bere inskripzioarekin, arma garaikurra eusten zuen presoen estatuen artean. Preso hartutako beste pertsona batzuk erliebean irudikatuak zeuden danborra amaitzen zen karel bateko almenen gainean. Behean, friso hirukoitz bat: landare irudidun bi lerroren artean, metopak gerra eskenekin.

Neurriak aldatu

39 metroko garaiera zuen eta forma borobila zuen (38 metroko diametroa). 12.60 metroko garaiera eta 31 metroko diametroa zuen erdigune zilindriko batekin osatuta zegoen, harri horma landugabean eraikia eta oinarria, 7 harrizko harmaila zituen plataforma batez estalia. Erdigunea, harrizko blokez estalia zegoen, 54 metopazko ilara batez jarraitua (gaur egun 49), behe-erliebean zizelkatuak, daziarren aurkako gerraren eskenekin.

Erdigunearen gainean, kono-enborrezko teilatu bat altxatzen da, harrizko eskenekin estalia eta 6 metroko garaierako hexagono formako zokalo bat, esandako "garaikurra" bera eusten duena: tronu bat, armajantzi klasikoarekin eta borrokarako armekin

Erlazionatutako eraikinak eta erantsitakoak aldatu

Monumentu oroitarriaren ondoan, erromatar goiko ofizial baten omenez eraikia izan zen mausoleo bat dago.

Ekialdean, aldare txiki bat, Trajanoren aginduz eraikia, guduan hildako soldaduen omenez. Aldareak laukiluze forma du.

Adamklisitik ipar-mendebaldera, hondakin erromatar multzo bat dago: Traianoren "garaikur" hiria. Dobrujako lurraldeko herri zibil handientzat bezala hartua eta Garaikurrarekin batera eraikia, hiria, Daziar Gerratan parte hartu zuten beteranoen familiek populatua izan zen, eta bertan finkatu zirenak. Godoek suntsitua, azkenik, erabat utzia izan zen 587an abaroen erasoak zirela eta.

Aurkikuntza aldatu

Monumentua, europar bidaiarien ohiko ibilbideetatik kanpo zegoen, eta, beraz, ezen XIX. menderarte ezagutu.

Estalkia, behera etorria, zementuzko gunearen inguruan metatu zen, eta zati asko, inguruko herrisketan berrerabiliak izan ziren.

XIX. mende amaieran, Bukaresteko arkeologo zen Grigori Tocilescuk (1850-1509, bi austriar aditurekin lankidetzan, lehen argitalpena aurkeztu zuen, non metopen ordena berregiten saiatzen zen eta monumentua, inskripzioaren arabera Traiano enperadorearen garaian datatzen zuen. Azterketa horretatik eztabaida bizi bat sortu zen, estilo, kronologia eta historia ordena arazoei buruzkoa.

Garaikurraren azterketaren hipotesi eta tesia aldatu

Garaikurra, Trajanoren gerra operazioetatik hain urruti dagoen herri batean kokatuta egotearen hipotesiak, Behe Mesian lortutako garaipen bat oroitarazten duela dio, non, daziarrak, deskuidu mugimendu bat egiten saiatuko ziren. Traianoren zutabean ere agertzen den eskena. Baina Erromako monumentua eta Adamklisiko garaikurraren arteko antzekotasunak oso urriak dira edukiarik dagokionez, eta ia ezerezera jaisten dira estiloaren arloan. Han, hedapen luzeko istorio bat, biziz eta mugimenduz betean, hemen, atal laburrezko sail bat, bakoitza, itxuraz, metoparen espazioan itxia eta protagonistak bakarrik protagonistak agertzen direna, laguntza eta hondorik gabe.

Garaikurraren erliebeetan, gerlari gutxiko taldeak edo irudi bakanak nagusi dira. Eta mugikortasun ezaren inpresioa, sarri (arte bizantziarrean bezala) behartutako aurretikakoak eta jarrera errepikakokrrak laguntzen dute.

Ia ezagutu gabea da, gainera, tradizio klasikoko naturalismoa. Irudia ez dago multzo organiko bat bezala pentsatua, eta, beraz, postura antinatural eta bihurrienak har ditzake, beti, erlaitzaren lerroei edo konposaketaren eskemara egokituz, geldia, irudi heraldiko bat bezala itxia eta plano bakarrean garatua, perspektiba efekturik lortzen saiatu ere egin gabe.

Ezinezkoa zirudien, lengoaia hau zutabearen hain estilo ezberdinaren garaikidea izatea. Garaikurra, Augusto enperadorearen erregealdiaren garaikoa zela uste izan zen (inskripzioko Trajanoren izenak, berreraikuntza bati erreferentzia egingo zion), mugako probintzietara oraindik beste toki batzuetako gustu fin eta greziartzailea heldu ez zenean. Gero, antzinate berantiarreko artea eta garaikurraren estiloaren arteko antzekotasunak nabaritu ziren.

Garaikur honen azterketarekin probintzia periferikoetako erromatar arteari buruzko ezagutza zabaldu da, eta, fase kronologiko guztietan, adierazpen hauek arte ofizialaren ezaugarri oso ezberdinak har ditzaketela egiaztatu da.

Dena dela, Adamklisiko erliebeak, formen organikotasunari buruzko bere indiferentziarekin, erromatar eskultura probintzial askotan arrunta den arren, hemen, ohizkoa ez den espresibotasun bat hartzen du, hildako edo hil zorian dauden daziarren irudi tragikoetan nabarmentzen dena, bihurtutako gorputzetan, keinuetan, berrantolatzeen originaltasunean, ez akzioa eta mugimendua irudikatzeko, efektu abstraktu apaingarrien arabera daudela baizik. Erdi Aroko artea iragartzen duen eskultura bat da.

Bibliografia aldatu

  • Florea Bobu Florescu, Das Siegesdenkmal von Adamklissi. Tropaeum Traiani. Akademieverlag, Bukarest 1965.
  • Wilhelm Jänecke, Die ursprüngliche Gestalt des Tropaion von Adamklissi. Winter, Heidelberg 1919.
  • Adrian V. Rădulescu, Das Siegesdenkmal von Adamklissi. Konstanza 1972 und öfter.
  • Ian A. Richmond: Adamklissi, en Papers of the British School at Rome 35, 1967, p. 29–39.
  • Lino Rossi, A Synoptic Outlook of Adamklissi Metopes and Trajan’s Column Frieze. Factual and Fanciful Topics Revisited, en Athenaeum 85, 1997, p. 471–486.

Kanpo estekak aldatu