31°30′0″N 113°48′0″W / 31.50000°N 113.80000°W / 31.50000; -113.80000

Adair badia, baita Aduar badia ere,[1] Mexikoko Sonora estatuan dagoen badia bat da. [2] Kaliforniako golkoan dago. Badia honetako hezeguneak 2009tik Ramsar hitzarmenaren barruan daude. Badia Puerto Peñasco herri turistikotik gertu dago.

Puerto Peñascotik Adair badira doan itsas ertza.

Hiru dira ikus daitezkeen habitat nagusiak:

Zonaldean desagertzeko zorian dauden zenbait animalia ikus daiteke, besteak beste, Cyprinodon macularius endemismoa. Itsas dortokek presentzia ere garrantzi handia du: Caretta caretta, Chelonia agassizi, Chelonia mydas, Dermochelys coriacea eta Lepidochelys olivacea. Arrainen artean Kaliforniako golkoaren iparraldean hiru espezie endemikoak daude: Gillichthys seta, Anchoa mundeoloides eta Leuresthes sardina. Floran bi espezie endemikoak aipatzen dira: Distichlis palmeri eta Suaeda puertopenascoa.[3]

Hidrologiaren ikuspuntutik Adair badiaren balore nagusia lur azpiko akuifero baten presentzia da, Sonoyta-Puerto Peñasco. Akuifero honek milaka urte ditu.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu