Achernar (Alfa Eridani, α Eri, HR 472 edo HIP 7588) lehen magnitudeko izar bat da, gaueko zeruko zortzigarren dizdiratsuena eta Eridanus (Eridano ibaia) konstelazioaren hegoaldeko muturra osatzen duena. Zuri urdinska kolorekoa da eta 32º 45' H baino gehiagoko hego latitudeetatik izar zirkunpolar bat da (eta, ondorioz, ezin daiteke ikusi 32º 45' I baino gehiagoko ipar latitudeetatik. Bere izena arabierazko Al Ahir al Nahrretik dator, "ibaiaren amaiera" esan nahi duena[1].

Achernar

Achernarren posizioa
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Eridanus
Igoera zuzena 01h 37m 42.84548s
Deklinazioa –57° 14′ 12.3101″
Itxurazko magnitudea (V)0.445
Ezaugarriak
Mota espektralaB6 Vep
U−B kolore indizea−0.64
B−V kolore indizea−0.17
Aldakor motaLambda Eridani
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)+16 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: 87.00 ± 0.58 mas/u
Dec.: −38.24 ± 0.50 mas/u
Paralajea (π)23.39 ± 0.57 mas
Distantzia139 ± 3 au
(43 ± 1 pc)
Zehaztasunak
Masa6–8 M
Erradioa7.3 × 11.4 R
Argitasuna3,150 L
Gainazaleko grabitatea (log g)3.5
Tenperatura~15,000 K
Biratze abiadura (v sin i)250 km/s
Adina1–5 × 108 urte
Beste izendapenak
α Eri, HR 472, CD -57°334, HD 10144, SAO 232481, FK5 54, HIP 7588, 水委一.

Gure eguzkitik 144 argi urteko distantziara dago eta bere irudizko magnitudea +0,45ekoa da, eta, ondorioz, bere berezko argitasuna gure eguzkiarena baino 1076 aldiz handiagoa da. Oso errotazio azkarra duen izarra da, eta, ondorioz, bere forma nabarmenki zapala da. Era berean, Lambda Eridani motako izar aldagarri bat da.

Erreferentzia zerrenda aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Los nombres de las estrellas» Revista astronómica (Buenos Aires: Asociación Argentina Amigos de la Astronomia) 16: 241..

Kanpo estekak aldatu