Acer Inc.

Acer (enpresa)» orritik birbideratua)

Acer ordenagailuak eta produktu informatikoak egiten dituen taiwandar enpresa bat da. Munduko bigarren ordenagailu fabrikatzailerik handiena da, eta Taiwango enpresa minoristarik handiena.

Acer Inc.
Datuak
Motanegozioa, enpresa eta teknologia konpainia
Jarduera sektoreahardwarea, Informazio teknologia eta International Standard Industrial Classification (en) Itzuli
HerrialdeaTaiwan
Jarduera
KidetzaWi-Fi Alliance eta SD Association (en) Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak7.240 (2019)
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formakapital irekiko enpresa
Zeren jabe
AOPEN (en) Itzuli, E-TEN (en) Itzuli, eMachines (en) Itzuli, Packard Bell (en) Itzuli, Gateway (en) Itzuli eta Acer (en) Itzuli
Ekonomia
Diru-sarrerak234.285.354.000 NT$ (2019)
Irabazi garbia2.632.565.000 NT$ (2019)
Ustiapen-mozkina24.716.786.000 NT$ (2019)
Balore-burtsaTaiwan Stock Exchange (en) Itzuli
Historia
Sorrera1976ko abuztuaren 1a
Sortzailea
Stan Shih (en) Itzuli
SorlekuaTaipei
webgune ofiziala
Facebook: Acer Twitter: Acer Instagram: acerglobal LinkedIn: acer Youtube: UCEMyzN5qerPhb-epGMeiwFw Edit the value on Wikidata

Acerrek eskaintzen dituen produktuen artean ordenagailu pertsonalak, zerbitzariak eta bilketa, pantailak, periferikoak eta enpresa, gobernu, heziketa eta etxeko erabiltzaileentzat interneteko presentziarako konponbideak daude.

1976an Multitech izeneko enpresa sortu zuen Stan Shihk, eta jarraian, izenez aldatu zen enpresa, 1981ean Acer izena jaso zuelarik. Acer taldeak 39.000 langile ditu, banatzaile eta zerbitzu tekniko langileak barne, 100 herrialde ingurutan. 2002an, enpresa honek, Estatu Batuetan 12.900 milioi dolarreko mozkinak lortu zituen. Enpresaren egoitza Hischih hirian dago, Taiwango Taipei konderrian.

Acerren filiala Australian Acer Computer Australia da, mahai gaineko ordenagailuen eta eramangarrien merkatu osoan 3.a izateaz gain, gobernua eta heziketa bezalako arlo dominatzaileetan saltzaile nagusia ere badelarik.

Acerren Estatu Batuetako merkatu kuota jeitsi egin da azken urteetan, Europakoak gora egin duen bitartean. Acer, berriz ere iparramerikar merkatuan sartzen saiatzen ari da, baina oraindik ez da ezagutzen funtzionatuko ote duen. Europan duen arrakastaren merituaren zati handi bat 1 Formulako Ferrari Taldeari egindako babesarena izan daiteke, eta aurretik Prost Grand Prix. Zurrumurruen arabera, Acerrek, laster, American based Champ Carl Word Series babestuko du.

1990eko hamarkada hasitakoan, Acerrek merkatu kuota zabal bat izan zuen Latinoamerikan, Compaqekin lehia gogorrean. Alabaina, Compaqek merkatuaren zati gehiena bereganatzea lortu zuen, Acerrek Kolonbian zuen muntaketa plantaren itxiera, Brasilgo plantaren murrizketa eta soilik Brasil eta Mexikoko merkatuak mantentzea suposatu zuena. Gaur egun, Acer berriz sartzen ari da Latinoamerikako zenbait merkatutan.

Acerrek Gateway Inc. estatubatuar konputagailu fabrikatzailea erosi zuen 2007ko abuztuan 710 milioi dolar ordainduta. Honekin, Acer Lenovo txinatar fabrikatzailearen gainetik jarri zen, munduko hirugarren postura iritsiz.

2007ko irailean Acer/Gatewayk Packard Bell erosteko interesa erakutsi zuen. Interesa 2008ko urtarrilean baieztatu zen, Acerrek, Packard Bell konpainiaren %75a erosita konpainia honen kontrola hartu zuela iragarri zuenean.

2009 amaieran, Acerrek Dell gainditu zuen salmentetan, eta ordutik mundu osoko bigarren ordenagailu fabrikatzailerik handiena bihurtu zen.

2010eko bigarren hiruhilekoan, Acerren salmentak %6,2 jeitsi ziren aurreko hiruhilekoarekin alderatuz. Honek Dell, salmentetan, berriz munduko bigarren postura itzultzera bultzatu zuen.

2011n, Acerren talde direktiboan aldaketa garrantzitsu bat gertatu ondoren, enpresa identifikatuko zuen irudi grafiko berria ezagutarazi zen. Logotipo berri honek aurreko bertsioa ordeztu zuen, 2000ko hamarkada osoan zehar erabili zena. Acerren arabera, logotipo berriak tipografia garbi eta leunago bat du, berde argi batekin, aurrekoak zuen berde ilunaren ordez.

Produktuak aldatu

 
Acer Aspire 8920G Notebook

Kanpo estekak aldatu