Abstinentzia

zenbait jardueratan desio edo apetitu bat betetzeari borondatez uko egitea

Abstinentzia plazera edo atsegina sortzen duen zerbaiti uko egitea da, hala nola sexu-abstinentzia (sexu harremanak izateari uko egitea) eta baraua (alkoholdun edariak edan eta haragia jateari uztea, esaterako), behin-behineko epe batez edo mugarik gabeko denbora batez. Aszetismoari dagokion praktika bat eta maiz doktrina filosofiko eta moral erlijioso batekin loturik agertzen da. Abstinentzia arrazoi terapeutikoengatik ere gerta daiteke.

Kanpo estekak aldatu