Abjad (baita ere abyad) idazkera sistema bat da. Sistema horren berezitasuna honetan datza: bakarrik fonema kontsonantikoentzako ikurrak daudela eta ez bokalikoentzat. Horregatik, kontsonantario izenaz eze ezagutzen dira.[1]

Arabieraren idazkera

Hitzaren jatorria aldatu

Abjad izena arabieraz letren ordena buruz ikasteko erabiltzen zen sekuentzia mnemotekniko zaharretik dator:

  • abjad hawwaz HuTTi kalaman sa'faS qarashat thakhadh DaZagh.

Abjad hitzak, bestetik, zenbait ikertzaileren ustetan, sustrai zaharragoak bide ditu, fenizieratik edo ugaritikotik.

Teknizismo horren sortzailea Peter T. Daniels (New Jersey, 1951) izan zen eta bakarrik onartzen ditu abyad moduan benetan kontsonante bakarrik onartzen dituzten kontsonantarioak; horren arabera, arabierarena edo hebrearena ez ziren benetako abjadak, zenbait diakritikoren bidez hizkuntza horiek bokalak bereiz baititzakete.

Abyad kontsonantarioak askotan alfabetoak izatera igaro dira.

Ikus halaber aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu