Abertzale Ikasle Batza

Euskal Mendigoxale Batzaren ikasle atala

Abertzale Ikasle Batza (AIB) Euzkadi Mendigoxale Batzari atxikitako ikasle-erakundea izan zen.

Abertzale Ikasle Batza
Datuak
Motaerakundea
IdeologiaEusko abertzaletasuna
Historia
Sorrera1937

Erakundeak askatasuna, aberria, justizia soziala, euskal kultura eta defentsa profesionala defendatzen zituen.

Sorrera aldatu

1937ko otsailean ospatu zuten lehen bilera, eta martxoaren 6an Batzorde Nazionalaren Behin-behineko Zuzendaritza Batzordea aukeratu zen. Honako kide hauek osatzen zuten: Jose Maria Gaztañaga, Jon Etxegoyen, J.A.G., Miren Gorostiaga, Joseba Mirena Zabala eta Jesusa Bosque Errazti.[1]

Martxo amaieran bazkideak zeuden Institutuan, Merkataritza Eskolan, Kontserbatorioan, Oinarrizko Lan Eskolan, eta Zuzenbideko, Farmaziako eta abarretako ikasleen artean, baina afiliatu gehienak irakaskuntza ertainei zegozkien. Apirilaren hasierarako ordezkariak izendatuta zeuden ikastetxeetan.

Helburuak aldatu

AIBren helburuak Eskola Federazio Unibertsitarioaren monopolioa indargabetzea eta hark dituen eskubide berberak lortzea ziren, ikasle abertzaleen jarduerak euskal askatasunera bideratzeaz gain, abertzaletasun sabiniar perfektuko bizitza praktikatzea.

AIB programak honako puntu hauek izan zituen ardatz:

  • Independentzia nazionalaren aldeko borroka, Irlanda bezalako beste herrialde batzuetan gertatu den bezala.
  • Euskal kulturaren garapena.
  • Euskararen hedapena eta nagusitasuna.
  • Gizarte-jarduera bidezko eta kristau egituraketa berria.
  • Harremanak zapaldutako nazioetako ikasleekin, haiekin lankidetzan aritzeko eta bakoitzaren arazoen propaganda zabaltzeko.
  • Ikasleen eskubide profesionalen defentsa

Batzorde Nazionalak asteroko bilerak egiten zituen eta bertan afiliatuek Euskal Geografia eta Historia, Foru Zuzenbidea, Kultura eta abertzaletasuna lantzen zituzten. Haur eta gazteentzako eskolak ere prestatu ziren. Azken hauentzat, solfeoa, kantua eta euskal dantzak egiten zituzten.

Erreferentziak aldatu

  1. Lorenzo, Sebastián García,. (2008-10-03). "Euzkadi Mendigoxale Batza" durante la Guerra Civil española (1936-1939). Eusko Ikaskuntza PMC 823240123. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu