Abantaila konparatibo

Nazioarteko merkataritzan, abantaila konparatiboak herrialde batek beste herrialdeekiko duen ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko duen produktibitate gehigarriak edo kostu txikiagoak adierazten ditu. Adibidez, Euskal Herrian egurra %20 merkeago ekoizten bada Galizian baino, Euskal Herrian Galiziarekiko abantaila konparatiboa dugula esaten da. Abantaila konparatiboak herrialde bateko biztanleei beste produktu batzuk merkeago eskuratzeko aukera emateaz gainera, merkataritzan ari diren herrialdeak aberatsago ere bihurtzen ditu.

Adibidez, Euskal Herrian hilero zuhaitzak moztu ala esnea ekoiztu erabaki behar da: horrela, hileko 5000 tona egur eta 1000 litro esne ekoiz daitezke. Jarduera bakoitzean seina hilabete pasata 30000 tona egur eta 6000 litro esne izango dira. Galizian berriz, hileko 1000 tona egur eta 5000 litro esne ekoizten da: denbora zatituz, 6000 tona egur eta 30000 litro esne izango dute galiziarrek. Euskal Herrian, egurra bakarrik ekoiztuz, 60000 tona egur izango genituzke. Galizian, esnea bakarrik ekoiztuz 60000 litro esne izango lituzkete. Horrela, 20000 tona egur 20000 litro esneren truke egiten bada galiziarrekin, 40000 tona egur eta 20000 litro esne izango dira guztira Euskal Herrian, denbora bi gaietan zatituz baino gehiago. Galiziarrek ere irabazi egingo lukete trukearekin. Abantaila konparatiboak, beraz, nazioarteko merkataritza bultzatu eta herrialdeen ekonomia aberastu egiten duela esan daiteke.

Kanpo estekak aldatu