A Song of Ice and Fire

George R. R. Martin-en eleberri bilduma

A Song of Ice and Fire (euskaraz Izotz eta Suzko Abestia), George R. R. Martin estatubatuar idazle eta gidoigilearen epika eta fantasiazko eleberri sail bat da. 1991n A Game of Thrones (Tronu Dema) lehenbiziko eleberria idatzi eta 1996an argitaratu zuen. Martinek hasieran trilogia izateko pentsamenduaz hasi eta azkenenan bost eleberri argitaratu ditu, zazpiraino iristeko asmoarekin. 2011n A Dance with Dragons (Herensugeen Dantza) sailaren bosgarren eleberria argitaratu zuen, eta gaur egun The Winds of Winter (Neguaren Haizeak) seigarren eleberria idazten dihardu.

A Song of Ice and Fire
Jatorria
Egilea(k)George R. R. Martin
Argitaratze-data1996
IzenburuaA Song of Ice and Fire
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaBantam Books (en) Itzuli, HarperCollins, Gigamesh (en) Itzuli, J'ai Lu (en) Itzuli, Gigamesh (en) Itzuli, Leya (en) Itzuli eta AST (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasia eta Fantasia epikoa
Hizkuntzaestatubatuar ingelesa eta ingelesa
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaKing's Landing (en) Itzuli, Westeros (en) Itzuli, Essos (en) Itzuli, Sothoryos (en) Itzuli eta Ultos (en) Itzuli
Fikzio-unibertsoaWorld of Ice and Fire (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
georgerrmartin.com…

Izotz eta Suzko Abestiaren saila Westeros eta Essos fikziozko bi kontinenteetan kokatzen da. Atal bakoitzean ikuspuntua aldatuz doa pertsonaia ezberdinen arteanː lehenbiziko eleberria bederatzi pertsonaiaren ikuspegitik kontatua da, eta bosgarrenean hogeita hamaika txandakatzen dira. Hiru istorio nagusi agertzen dira: Westeros menderatzeko asmoz hainbat familiaren arteko gerra dinastikoa, Westerosko ipar muturreko Ibiltari Zuriak / Besteak direlako izakien mehatxuaren areagotzea, eta Burdinazko Tronua bereganatzeko Daenerys Targaryen, kargugabetutako eta erbesteratutako erregearen alabaren grina.

Eleberria sortzeko garaian, Martinek Bi Arrosen Gerra (1455-1485) eta Maurice Druon frantziar idazlearen Les Rois maudits (1955-1977, Errege Madarikatuak) eleberri saila oinarritzat hartu zituen.

2019ko apirilerako mundu osoan liburuen 90 milioi ale saldu ziren eta 2017ko urtarrilean 47 hizkuntzatara itzuliak zeuden.

Telesaila aldatu

Liburu saila berez ezaguna izan arren, mundu osoan ospetsu bilakatzearen arrazoi nagusietako bat sailean oinarritutako Game of Thrones (2011-2019) telesaila da.

Saila aldatu

Kanpo estekak aldatu