ALCA Ameriketako Merkataritza Askeko Eremua da.

ALCA: XXI. mendean AEBek Latin Amerika anexionatzeko proiektua aldatu

Ameriketako Merkataritza Askeko Eremua (ALCA) neokolonialismoaren adibidea da, Latin Amerikaren ekonomiak AEBen ekonomiaren pean ezarri nahi dituena. Ipar Amerikako Merkataritza Askeko Akordioa (NAFTA)[1] horren aurrekaria da. AEBen menpeko Latin Amerikaren erregionalizazioa, berez, munduko beste botere ekonomikoei aurre egiteko proiektua da, baina horretarako latinamerikar erregionalizaziorako saiakera independentea guztiz deuseztatu behar du. Horrela, ALCA aurrera eramaten bada, eskualde eta herrien etorkizuna ekonomiaren eta politikaren aldetik ahuldu eta baldintzatuko du.

Politika neoliberalen orokorpena aldatu

Latin Amerikaren egoera ahul horrek bi oinarri nagusi ditu: politika neoliberalaren erabilera izugarri hedatua eta itsua, eta politika neoliberal honek sortu duen krisi ekonomiko-sozial larria.

Lehenengo oinarri hau ALCA ezartzea errazten du, Latin Amerikaren AEBekiko dependentzia eta menpekotasuna handituz. Orain dela hogei urte, integrazioa latinoamerikar merkatuen babes prozesu baten moduan ulertzen zen eta gutxien garatutako herrialdeei lehentasunak eman behar zitzaien; gaur, aldiz, liberalizazioa mugarik gabe aurrera eraman nahi da eta herrialde guztiek politika neoliberal berbera aurrera eman behar dute.

Bigarren oinarria Latin Amerikak jasaten ari den krisi ekonomiko eta sozial larria da, politika ekonomiko neoliberalen ondorioz. ALCAk eredu hau sakondu nahi du, eta herrialde hauek garatzeko eredu honen hazkundea ez da nahikoa. Eman den hazkundearen oinarriak oso ahulak dira. Hasteko, enpresa publikoen pribatizazioa orokortu zen, ia guztia pribatizatuz. Ia guztia pribatizatu denez, pribatizazioan oinarritutako hazkundearen alde ezin da egin. Bigarrenez, kapitalaren sarrera dago. Nahiko handiak izan dira, baina zati handi bat epe laburrera zuzendutako kapital espekulatiboak dira. Hirugarrenez, zorpetzea hazkundearen oinarria izan zen. Horrela, ondasun eta zerbitzuen esportazio sarreren %56 zorra hau ordaintzera bideratzen da. Azkenik, ekonomien dolarizazio baliabidea ematen ari da, hau jasaten duten herrialdeek beraien moneta politika AEBen esku utziz.

Gizarte eragina aldatu

Krisi ekonomikoa larria da, baina gizartean duen ondorio bortitzak are larriagoak dira. 1980. urtean, latinoamerikarren %39 txiroa zen; gaur egun, %44 da. Hemendik ondoriozta dezakegu neoliberalismoak aberastasunaren banaketa desberdinagoa ekarri duela. Horrela, lanpostuen %85 sektore informalean kokatuta dago, umeen hilkortasuna oso handia da, analfabetismoa oso handia da, eta abar… Latin Amerika egoera horretan iritsi da ALCAren negoziazioetara.

ALCAren eta AEBen helburuak aldatu

AEBen lehenengo helburua Latin Amerika eta Karibea beren menpe izatea da, munduko boterearen ardatzetatik urrun mantentzeko. Europar Batasuna Europako ekialdera hedatu da, Japoniak Asian zehar; orduan, AEBek Latin Amerikan beren boterea indartu nahi du, konpetentziari aurre eginez. Horrela, ALCAren bitartez europarrak eta japoniarrak kanporatu nahi ditu, ALCA estatubatuar kapital eta ondasunen trafikorako eremu askea baita. AEBen bigarren helburua Latin Amerikako integrazio ekonomikoa galaraztea da, MERCOSUR (Hegoamerikan) eta CARICOM (Karibean) sendotzea saihestuz.

Mexikar aurrekaria aldatu

ALCA Latin Amerikan martxan jartzen denean izango dituen ondorioak ezagutzeko, Mexikar ekonomia ikus dezakegu. 1994 urtean Ipar Amerikako Merkataritza Askeko Hitzarmena (TLCAN / IAMAH) indarrean sartu zen eta ALCAren antzekoa den hitzarmena da. Hitzarmen honek Mexikon izan dituen ondorioak ikus ditzakegu. Beren ekonomi nazionalaren narriadura eta gizarte atzerakada nabariena izan da. 1970eko hamarkadan, hitzarmenik gabe, urtero %6.6ko tasan hazi zen; hitzarmena ezarri ostean, soilik %3.1 . Lan informala (langileen eskubiderik ez duena, kontraturik sinatzen ez dena) lanpostu guztien erdia da. Atzerritar Kapitalaren Sarrera nahiko handia izan da; adibidez, 1998 – 2000 artean 36000 milioi dolar izan ziren. Baina kapital horrek atzerriratuko kantitatea, epe berean, 48000 milioi dolar izan ziren; ondorioz, kapitalen irteera sarrera baino handiagoa zen. Kanpo zorra 1982an zuenaren bikoitza baino gehiago zen.

TLCANek AEBekiko dependentzia eta harreman ekonomikoen kontzentrazioa sortu du. Hitzarmena baino lehen, Mexikoren ekonomia dibertsifikatu eta independenteagoa zuen. Hitzarmena ostean, mexikar inportazioen %74 AEBetatik datoz, eta mexikar esportazioen %89 AEBetara doaz. Esportazio hauek AEBetako enpresa transnazionalen filialek egiten dituzte (Mexikoko esportazioen %96 kontrolatzen dute).

Mexikoko nekazaritzako sektorea oso larri dago ere, AEBetako gobernuaren subentzio sistema oso sofistikatua baita. Horren ondorioen adibide bat arrozaren ekoizpenean dago. TLCAN indarrean sartu baino lehen arrozaren ekoizpena oso indartsua zen, baina indarrean sartu ostean, AEBetatik inportatzen dena %50 da. Gainera, Mexikoko biztanleen %57 pobrezian bizi dira.

AEBk duen jarrera ALCAren negoziaketan aldatu

Gutxi garatutako herrialdeak ez dira bereizten, hots, hartzen diren erabakiak herrialde guztiak bete behar dituztela, salbuespenik gabe. AEBk ALCAren negoziaketan muga sarien murrizpenaz soilik hitz egin nahi du, baina Latin Amerikari kalte gehien egiten dion tresna ez da muga saria, arantzeletan ez oinarritutako mugetan daude, eta horien kontrola AEBek dute; adibidez, ekologi babesaren gaineko edo osasun neurriak. Hauei herrialde txiroek ezin diete aurre egin.

ALCAk, AEBentzat, kapitala inbertitzeko eremu bat lortzea esan nahi du, trataera nazionala izatea. Horregatik inbertsio hitzaren esanahi anbiguoa erabiltzen dute, epe laburreko inbertsio espekulatiboak, zorrak… sartuta. Horrez gain, AEBetako gobernuak Latin Amerikako gobernuen boterea txikitu nahi du, beraien sektore publikoak garapena sortzeko eta gizarte interesdun erosketak izugarri mugatuz; horrela, estatu monopolioak amaitu behar dira.

Erreferentziak aldatu

  1. «NAFTAren esanahia (Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna) - Askea - 2022» warbletoncouncil (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).


Kanpo estekak aldatu