737 Park Avenue
737 Park Avenue Manhattango (Ameriketako Estatu Batuak) Upper East Side auzoko eraikin erresidentzial bat da. Hasiera batean 100 apartamentu baino gehiago zituen, baina gaur egun 60 ditu, egindako berrikuntzen ondorioz[1].
737 Park Avenue | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | New York |
Borough | Manhattan |
Koordenatuak | 40°46′14″N 73°57′50″W / 40.7705°N 73.964°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1940 |
Jabea | Harry B. Macklowe (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Sylvan Bien (en) |
Estiloa | Art Décoa |
Solairuak | 20 |
Eraikina aldatu
1940an Sam Minskoff and Sonsek eraiki zuen, eta Sylvan Bien art deco arkitektoak diseinatu zuen[2]. Oinarria kareharrizkoa da, haitzurdinez egindako lobby batekin, eta eraikinaren gainontzeko zatiak adreliu gorrizkoa da. 71. kalearen kantoian dago, Central Parketik, The Whitney Museumetik edo Carlyle Hoteletik gertu. 2011an Harry Mackloweri saldu zitzaion[3], eta kondominioak sortzen ari da bertan[4].
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Ingelesez) «737 Park Avenue, NYC - Condo Apartments» www.cityrealty.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ «Macklowe Properties | 737 Park Avenue» www.mackloweproperties.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ (Ingelesez) Cuozzo, Steve. (2011-08-05). «Harry Macklowe closes on 737 Park Ave. sale» New York Post (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ «737 Park Avenue - New Luxury Homes and Developments in New York, NY, USA» web.archive.org 2017-11-09 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).