2deo euskarazko ikus-entzunezkoen laborategia da, Tabakaleran (Donostia, Gipuzkoa) kokatua. Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu zuen, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barnean, ikus-entzunezko sektorearekin partekatutako hausnarketa eta gero sortu zen, bere helburua euskal ikus-entzunezkoen produkzioa eta kontsumoa areagotzea izanik.[1]

Horrela, sorkuntza testuinguru berriak bultzatu, produkzio eredu eta formatu berrietan esperimentatu eta difusio kanak biderkatuko dira bertan. Hori guztia, gainera, lankidetzan bai herritarrekin eta baita sektoreko eragileekin ere. Modu honetara, euskarazko ikus-entzunezko sistema asko aberasteaz gain, euskal produktuen irismena ere handituko da.[2]

Hori guztia bost ekintzaren bidez garatuko da:

  • Ikus-entzunezko sektorearen aukerak identifikatzea. Nazioarteko komunitatean ematen diren joera abangoardistenak eta ikus-entzunezko behar berriak, ikus-entzunezko sektore tradizionalaz harago.
  • Sormena bultzatzeko laborategi bat sortzea.
  • Arrakasta izan dezaketen proiektuen prototipoak egitea, laborategian eta hortik kanpo, interesa izan ote dezaketen baloratuta.
  • Merkatuan produktu berritzaileak zabaltzea.
  • Sektorean harremanak erraztea, diziplina anitzeko talde lana bultzatzeko, bai sektoreko eragileen artean bai hortik kanpo.

Erreferentziak aldatu

  1. «2deo», Gipuzkoaturismoa.eus.
  2. Euskarako ikus-entzunezko laborategia, Tabakalera.eus.

Kanpo estekak aldatu