27P/Crommelin, Pons-Coggia-Winecke-Forbes kometa ere deitua gure eguzki sistemako aldikako kometa bat da. Bere izena Andrew Crommelin astronomoagatik jasotzen du. Ezagutzen diren kometa guztietatik, bere benetako aurkitzailearen izena ez daraman lau kometetako bat da, Encke kometa, Lexell kometa eta Halley kometarekin batera.

27P/Crommelin
Behaketa
Magnitude absolutua12,7
Gorputz-gurasoaEguzkia
AurkitzaileaJean-Louis Pons (en) Itzuli eta Grigory Neujmin (en) Itzuli
Aurkikuntza-data1818ko otsailaren 23a
Orain duen posizioa ikusi
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis17,452783793034 AU
Periapsis0,73421009029313 AU
Ardatzerdi handia1.381.680.000 km
Eszentrikotasuna0,91925987384136
Orbita-periodoa10.252 egun
Batezbesteko anomalia241,87269707634 °
Makurdura orbitala29,221114611115 °
Goranzko nodoaren luzera250,95935274773 °
Periapsiaren argumentua195,95544535372 °
Behin-behineko izendapenak1983n
27P/1956 S1
1956 VI
27P/1928 W1
1928b
27P/1873 V1
1873 VII
27P/1818 D1
1818 I
1984 IV
1956g
1928 III
1873g
Nabigazioa
« 26P/Grigg-Skjellerup

Kometa hau ikusi zuen lehena Jean-Louis Pons izan zen, 1818ko otsailak 23an. Kometa hau ikusi zuten hurrengoak Jérôme Eugène Coggia 1873ko azaroak 10ean Marseillatik eta hurrengo egunean Friedrich August Theodor Winecke Estrasburgotik izan ziren.

Kometa honen hirugarren aurkikuntza Alexander F. I. Forbesek egin zuen 1928ko azaroak 19an Hegoafrikako Lurmutur Hiritik eta Harry Edwin Woodek berretsi zuen Hego Afrikako Union Observatorytik bi egun beranduago.


Aurrekoa
26P/Grigg-Skjellerup
Kometa
1818ko otsailak 23an aurkitua
Ondorengoa
28P/Neujmin

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.