2020ko Egeoko lurrikara

2020ko Egeoko lurrikara 7,0ko[1] magnitudeko lurrikara bat izan zen, 2020ko urriaren 30ean gertatutakoa, Greziako Samos uhartetik 15 kilometro ipar-ekialdera epizentroa izan zuena. Sismoa Grezia kontinentalean eta Turkian ere sumatu zen. Turkiako Esmirna hirian izan ziren kalterik handienak, eraikin ugari bota baitzituen. Turkian 114 pertsona hil eta 1.035 zauritu zituen;[2] Grezian bi heriotza eragin zituen.[3]

2020ko Egeoko lurrikara
Irudia
Map
Motalurrikara
Data2020ko urriaren 30a
KokalekuEgeo
HerrialdeaTurkia eta Grezia
Lurrikararen momentu sismikoa7
Mercalli intentsitate eskalaMercalli scale X (en) Itzuli
Mercalli scale VII (en) Itzuli
Sakonera bertikal21 km
Erreplikak2.800
Pertsona hilak116
Pertsona zaurituak1.035

Lurrikara aldatu

Lurrikara 2020ko urriaren 30ean gertatu zen. Egeo itsasoan izan zuen epizentroa, Esmirnatik hamazazpi kilometro inguru hego-ekialdera, eta 21 kilometroko sakoneran.[1] 30 segundo luze iraun zuen. Atenasen ere sentitu zen, epizentrotik 300 kilometrora. Gainera, beste 1.855 erreplika ere izan ziren, horietatik 46 4 gradutik gorakoak.[4][5]

Tsunami abisua bidali zuten uharteetara, eta Egeo Iparraldeko gobernuak itsasotik gertuko errepideetatik ez bidaiatzeko eskatu zuen. Turkiako kostaldeko hainbat hiri ere ebakuatu zituzten, tsunami arriskuagatik. Urak Seferihisar hiria hartu zuen, bat-batean metro bat gora egin baitzuen,[4] eta pertsona bat ito zen.[6]

Kalteak aldatu

Samos irlan kalte materialak izan ziren nagusi, eta Karlovasi hiriko Andre Maria elizaren zati bat erori zen. Okerragoa izan zen Turkiako kostaldean izan zuen eragina. Eraikin ugari bota zituen Esmirnan, eta inguruko Usak, Denizli, Manisa, Balikesir, Aydin eta Muğla probintzietan ere arrastoa utzi zuen.[4] Esmirnan, Turkiako larrialdi zerbitzuek jardun zuten eraikinen azpian harrapaturiko jendea erreskatatzen.[7]

Biktimak aldatu

Turkian 114 hildako eta 1.035 zauritu eragin zituen lurrikarak, denak Esmirnan.[2] Samosen bi gazte hil ziren pareta bat erori eta azpian harrapatu zituenean; beste 19 pertsona zauritu ziren Grezian.[3]

Sismizitatea aldatu

Turkia mugimendu sismiko handiko eremuan dago, Anatoliako eta Eurasiako plaka tektonikoak elkartzen diren lekuan. Ohikoak dira lurrikarak eremu hartan. Besteak beste, herrialdeko ipar-mendebaldean dagoen Gölcük herria epizentro izan zuen 7,7 graduko lurrikarak 17.000 heriotza eragin zituen 1999an. Inguruan gertatutako aurreko lurrikara handia, berriz, 2020ko urtarrilean izan zen, Turkiaren menpeko Kurdistanen, zehazki Malatya eta Elazığ probintzietan. 41 lagun hil ziren, eta 1.600 inguru zauritu.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b M 7.0 - 15 km NNE of Néon Karlovásion, Greece. earthquake.usgs.gov (Noiz kontsultatua: 2020-10-04).
  2. a b Quake toll rises to 116 in Turkey; rescuers finish searches. Dawn, 2020ko azaroak 4, dawn.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-4).
  3. a b Earthquake hits Greece and Turkey, bringing deaths and floods. BBC News, 2020ko azaroak 1, bbc.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-4).
  4. a b c d Alberdi, Iosu. Gutxienez lau hildako utzi ditu lurrikara batek Turkian. Berria, 2020ko urriak 30, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-4).
  5. İzmir Seferihisar Depremi-Duyuru 66 (04.11.2020 - 12.30). afad.gov.tr (Noiz kontsultatua: 2020-11-4).
  6. Seferihisar'da tsunami: Sokakları deniz suyu bastı. ntv.com.tr (Noiz kontsultatua: 2020-11-4).
  7. Milaka pertsonak kalean egin dute lo Turkian, 41 hildako utzi dituen lurrikaragatik. EITB, 2020ko urriak 31, eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-4).

Kanpo estekak aldatu