2019-20ko Espainiako Errugbiko Ohorezko Maila

2019-20ko Espainiako Errugbiko Ohorezko Maila Espainiako gizonezkoen errugbi liga nagusiaren 53. denboraldia izan zen. 12 talde lehiatu ziren, 2019ko irailaren 15etik aurrera. 2020ko martxoaren 13an lehiaketa eten egin behar izan zen COVID-19 pandemiaren eraginez. Une horretako sailkapena ofizial bihurtu eta Valladolideko VRAC izan zen irabazlea.

2019-2020ko Espainiako Ohorezko Maila
Herrialdea Espainia
Datak2019ko irailak 15 – 2020ko martxoak 13
Parte-hartzaileak12 talde
IrabazleaEspainia VRAC
FinalistaEspainia El Salvador
Maila galdutakoakHernani Rugby
Webguneaferugby.es
Aurretik: 2018-2019
Ondoren: 2020-2021

Taldeak aldatu

12 taldek hartu zuten parte.

2019-2020ko Espainiako Ohorezko Mailako taldeak
Kluba Hiria Estadioa Edukiera
Alcobendas Rugby Alcobendas Las Terrazas 500
Aparejadores Burgos Burgos San Amaro 1.500
Barça Rugbi Bartzelona La Teixonera 500
Bathco Rugby Santander San Romàn 1.500
Ciencias Cajasol Olavide Sevilla La Cartuja 1.932
Complutense Cisneros Madril Estadio Complutense 12.400
SilverStorm El Salvador Valladolid Pepe Rojo 5.000
Hernani Rugby Hernani Urbieta zelaia 1.000
Independiente Rugby Santander San Romàn 1.500
AMPO Ordizia Rugby Ordizia Altamira 500
UE Santboiana Sant Boi de Llobregat Baldiri Aleu 4.000
VRAC Valladolid Pepe Rojo 5.000

Lehiaketa sistema aldatu

Lehenbiziko fasea liga moduan jokatu zen, denak denek aurka, bi itzulitara. Ondoren sei lehenengoek txapelketarako play-offak jokatuko zituzten. Azken taldea jaitsi egingo zen eta azkenaurrekoak jaitsiera play-offak jokatuko zituen Ohorezko B mailako txapeldunordearen aurka.

Puntuak honela banatu ziren:

  • 4 puntu garaipenagatik
  • 2 puntu berdinketagatik
  • 0 puntu porrotagatik
  • eraso bonus puntu bat, 4 entsegu edo gehiago lortzeagatik.
  • defentsa bonus puntu bat, 7 tanto edo gutxiagoko aldeaz galtzeagatik.

Lehenbiziko fasea aldatu

Lehenbiziko fasea
Kluba Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Aldeko tantoak Aurkako tantoak Aldea Eraso bonusak Defentsa bonusak Puntuak
1 VRAC 17 14 1 2 535 293 242 9 1 68
2 SilverStorm El Salvador 17 14 0 3 506 304 202 7 3 66
3 Alcobendas Rugby 17 12 0 5 485 398 87 5 3 56
4 AMPO Ordizia 17 11 1 5 542 339 203 4 5 55
5 UE Santboiana 17 9 1 7 447 436 11 3 2 43
6 Barça Rugbi 17 8 3 6 431 438 -7 1 3 42
7 Independiente Rugby 17 8 1 8 459 486 -27 1 4 39
8 Aparejadores Burgos 17 7 2 8 411 454 -43 2 1 35
9 Ciencias 17 5 0 12 344 460 -116 3 3 26
10 Complutense Cisneros 17 5 0 12 330 449 -119 1 4 25
11 Bathco Rugby 17 3 1 13 365 412 -47 2 7 23
12 Hernani Rugby 17 1 0 16 271 657 -386 0 4 8
Txapelduna
Ohorezko B Mailara jaitsia

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu