2018ko Donostia Klasikoa

2018ko Donostia Klasikoa
Datu orokorrak
Lasterketa38. Donostia Klasikoa
Txapelketa2018 UCI World Tour 1.UWT
Data2018.eko abuztuak 4
Luzera229 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaDonostia
Helduera-lekuaDonostia
Taldeak22
Parte-hartzaileak153
Amaitu dutenak82
Bataz besteko abiadura37,773 km/o
Emaitzak
TxapeldunaFRA Julian Alaphilippe (Quick-Step Floors)
TxapeldunordeaNED Bauke Mollema (Trek-Segafredo)
HirugarrenaFRA Anthony Roux (Groupama-FDJ)
◀20172019▶
Dokumentazioa

XXXVIII. Donostia Klasikoaren ekitaldia 2018ko abuztuaren 4an egin zuten.[1] UCI WorldTourreko hogeita zortzigarren txapelketa izan zen.

Lasterketa aldatu

22 taldek hartu zuten parte, horietatik 18 UCI WorldTour mailakoak. Lau kontinental mailakoak izan ziren: Burgos-BH, Caja Rural, Cofidis eta Euskadi Murias hain zuzen ere. 153 txirrindularitik 82k amaitu zuten. Julian Alaphilippe frantziarrak irabazi eta lehenengo euskalduna Ion Izagirre (7.a) izan zen.

Alaphilippek Bauke Mollema (Trek) menderatu zuen Bulebarreko esprintean. Aise menderatu ere. Murgil tontorrean gora biak izan ziren indartsuenak. Azken mendatean, ordea, hautagai nagusi batzuk falta ziren. Helmugatik hemeretzi kilometrora, Mirakruzen behera, eroriko larria egon zen tropelean. Benjamin Kingen (Dimension Data) hanka-sartze batek eragin zuen ezbeharra. Atzera begira zela, Lotto Jumboko txirrindulari batekin trabatu, eta lurrera erori zen. Ondorioz, hankaz gora joan ziren, besteak beste, Mikel Landa (Movistar), Gorka Izagirre (Bahrain), Primož Roglič (Lotto Jumbo) eta Egan Bernal (Sky). Lauek utzi zuten lasterketa.[2]

Parte-hartzaileak aldatu

WorldTeamak (18)Talde kontinental profesionalak (4)

Sailkapen orokorra aldatu

 Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Julian Alaphilippe   FrantziaQuick-Step Floors6 o 03 min 45 s
2. Bauke Mollema   HerbehereakTrek-Segafredo+ 0 s
3. Anthony Roux   FrantziaGroupama-FDJ+ 16 s
4. Greg Van Avermaet   BelgikaBMC Racing Team+ 16 s
5. Julien Simon   FrantziaCofidis, Solutions Crédits+ 16 s
6. Rigoberto Urán   KolonbiaEF Education First-Drapac+ 16 s
7. Ion Izagirre   Euskal HerriaBahrain-Merida+ 16 s
8. Robert Gesink   HerbehereakLottoNL-Jumbo+ 16 s
9. Steven Kruijswijk   HerbehereakLottoNL-Jumbo+ 16 s
10. Antwan Tolhoek   HerbehereakLottoNL-Jumbo+ 16 s
11. Rudy Molard   FrantziaGroupama-FDJ+ 20 s
12. Daniel Martin   Irlandako ErrepublikaUAE Team Emirates+ 43 s
13. Toms Skujiņš   LetoniaTrek-Segafredo+ 48 s
14. Igor Anton   Euskal HerriaDimension Data+ 49 s
15. Daryl Impey   HegoafrikaMitchelton-Scott+ 51 s
Iturria : ProCyclingStats


Erreferentziak aldatu

  1. «Insaciable Alaphilippe» Noticias de Gipuzkoa 2018-08-05.
  2. Odriozola, Iñaki. (2018-08-05). «Bolada onak ez du etenik» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak aldatu