2015eko Shebaako etxaldetako erasoa

2015eko Shebaako etxaldetako erasoa 2015eko urtarrilaren 28an, Hezbolak Israelen aurka Shebaako etxaldeetan egin zuen erasoa izan zen.

2015eko Shebaako etxaldetako erasoa
Irudia
Map
Motaoperazio militar : Hezbola
Data2015eko urtarrilaren 28a
KokalekuShebaako etxaldeak
KausaJanuary 2015 Mazraat Amal incident (en) Itzuli

Testuingurua aldatu

Urtarrilaren 18an, Israelgo armadak Quneitran (Siria) Hezbolaren zazpi kide hil zituen[1].

Gertaerak aldatu

Hezbollah milizia xiitak Israelgo armadaren konboi bat eraso zuen Shebaako etxaldeetan; Golango gainaren iparraldeko zatian. Jarraian, Libano hegoaldera suziri multzo bat bota zuen Israelgo Armadak, eta Al-Mayedia, Kafar Xuba, Al-Abasiya eta Al-Wazani inguruetan kalte materialak eragin zituen. Gainera, Israelen bonbardaketek, Unifil misioan zegoen soldadu espainiar bat hil zuen[1].

Biktimak aldatu

Egindako erasoaren ondorioz, Israelgo bi soldadu hil eta beste zazpi zauritu ziren[1]. Soldadu espainiar bat ere hil zen.[2]

Erreakzioak aldatu

Urtarrilaren 29an, borrokak gogortzerik nahi ez zuela esan zion Hezbolak Israeli[3].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu