2015eko Lieja-Bastogne-Lieja

2015eko Lieja-Bastogne-Lieja txirrindularitzako lasterketa klasiko honen 101. edizioa izan zen. 2015eko apirilaren 26an ospatu zuten Lieja eta Ans artean, 253 kilometroko ibilbidearekin. Proba UCI World Tourren zati izan zen.

2015eko Lieja-Bastogne-Lieja
Datu orokorrak
Lasterketa101. Lieja-Bastogne-Lieja
TxapelketaUCI World Tour 2015
Data2015.eko apirilak 26
Luzera253 km
HerrialdeaBEL Belgika
Irteera-lekuaLieja
Helduera-lekuaAns
Taldeak25
Parte-hartzaileak200
Amaitu dutenak100
Bataz besteko abiadura40,552 km/o
Emaitzak
TxapeldunaESP Alejandro Valverde (Movistar Team)
TxapeldunordeaFRA Julian Alaphilippe (Etixx-Quick Step)
HirugarrenaESP Joaquim Rodríguez (Katusha)
◀20142016▶
Dokumentazioa

Lasterketa aldatu

Gogotik sufrituta, baina erakustaldia emanda gailendu zen Alejandro Valverde. Helmugarako 500 metroren faltan bazirudien garaipena Dani Morenorentzat Katuxakoak izango zela. Tarte polita zuen Morenok, baina ez zuen etsi murtziarrak. Ia 500 metro luzeko esprinta egin zuela esan daiteke. Berak egin zuen lan Katuxakoa harrapatzeko, eta azken esprintean ere bera izan zen nagusi. Julian Alaphilippe (Etixx) eta Joaquim Rodriguezen (Katuxa) izan ziren bigarren eta hirugarren.[1]

Azken 20 kilometroak ikusgarriak izan ziren. Erasoa, erasoaren atzetik. Roman Kreuziger (Tinkoff), Romain Bardet (AG2R), Jakob Fuglsang (Astana)... Txirrindulari asko mugitu ziren tropelean. Azkenean irabazle, ordea, faborito nagusia: Valverde.[1]

Taldeak aldatu

WorldTeamak (17)Talde kontinental profesionalak (8)

Sailkapen orokorra aldatu

 Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Alejandro Valverde   EspainiaMovistar Team6 o 14 min 20 s
2. Julian Alaphilippe   FrantziaEtixx-Quick Step+ 0 s
3. Joaquim Rodríguez   EspainiaKatusha+ 0 s
4. Rui Costa   PortugalLampre-Merida+ 0 s
5. Roman Kreuziger   Txekiar ErrepublikaTinkoff-Saxo+ 0 s
6. Romain Bardet   FrantziaAG2R La Mondiale+ 0 s
7. Sergio Henao   KolonbiaSky+ 0 s
8. Domenico Pozzovivo   ItaliaAG2R La Mondiale+ 0 s
9. Jakob Fuglsang   DanimarkaAstana+ 0 s
10. Daniel Moreno   EspainiaKatusha+ 0 s
Iturriak : ProCyclingStats Cycling Archives


Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu