2015 Ameriketako Estatu Batuetan

Jarraian, 2015k Ameriketako Estatu Batuetan eman duena kontatzen da.

Gertaerak aldatu

Urtarrila aldatu

Urtarrilaren 6an, Barack Obamak Etxe Zurian bisitan hartu zuen Enrique Peña Nieto Mexikoko presidentea, Kubaz, energiaz eta immigrazioaz hitz egiteko[1].

Urtarrilaren 7an, AEBetako Defentsa idazkariak adierazi zuen itxi egin zituztela Europan zeuzkaten hamabost base militar[2].

Urtarrilaren 12an, Pentagonoaren Twitter kontua erasotu zuen Estatu Islamikoak. AEBko soldaduen aurkako mehatxuak idatzi zituzten, “bizkarrak zaindu, zuen aurka egingo dugu” modukoak eta Pentagonoko kideen datu pertsonalak ere zabaldu zituzten[3].

Urtarrilaren 15ean, pertsona bat atxilotu zuten Kongresuaren aurka erasoa prestatzea leporatuta. Etxean egindako lehegailuak AEBko Kongresuan lehertu eta ihes egiten saiatzen zirenei tiroatzeko asmoa omen zuen[4].

Urtarrilaren 21ean, Barack Obamak klase ertainari zuzendutako neurriak proposatu zituen 2015erako helburuen berri ematean eta ezberdintasunen inguruko kezka adierazi zuen. Gainera, Kubari blokeoa kentzeko urratsak eskatu zizkion[5].

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu