2012ko Quebeceko ikasle protestak

2012ko Quebeceko ikasle protestak, Astigarraren Udaberria izenez ere ezaguna, 2012ko otsailetik Quebeceko ikasleek burutu zituzten protesten multzoa da, Jean Charest Quebeceko lehen ministroaren gobernuak iragarritako unibertsitate tasen igoeraren aurka. Otsailean Quebeceko unibertsitateetako ikasleek jarraipen handiko greba bati ekin zioten. Protesten beste mugarri garrantzitsu bat martxoaren 22 burutu zen manifestazioa izan zen, non 300.000 pertsonak, gehienak ikasleak, parte hartu zuten. Manifestazio honen ondoren, gobernuarekin negoziazioak burutzen ziren bitartean, gaueko hainbat manifestaldi burutu ziren. Maiatzaren 18an 25garren manifestaldia gertatzen da, agintariek manifestaldietan aurpegia estalita eramatea debekatzen duten egun berean. Ondorengo manifestazioetan poliziarekin istilu zenbait gertatu ziren eta ehundaka atxilotu ere izan ziren.

2012ko Quebeceko ikasle protestak: "greba ikasleena da, borroka herriarena" dioen pankarta.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.