2012ko Ordiziako Klasika

LXXXIX. Ordiziako Klasika- Ordiziako Udala Sari Nagusia 2012ko uztailaren 25ean egin zuten. Hasiera eta bukaera Ordizian, Abaltzisketa eta Altzo zeharkatu zituen, 165,7 km ibilbidean. 1.1 maila zuen.

13 taldek eta 117 txirrindularik hartu zuten parte, horietatik 92k bukatu zutenak. Garailea Gorka Izagirre izan zen. Tarteko helmugak Javier Aramendiak, mendiko sailkapena Ivan Rovnik eta 23 urte azpiko sailkapenak Esteban Chavesk irabazi zuten.

Sailkapen orokorra aldatu

2011 << 2012ko Ordiziako Klasika >> 2013
Zbk. Txirrindularia Taldea Denbora
1.a   Gorka Izagirre   Euskaltel-Euskadi 4o 03' 17"
2.a   Esteban Chaves   Colombia-Coldeportes d.b.
3.a   Miguel Ángel Rubiano   Androni Giocattoli-Venezuela d.b.
4.a   Andrey Amador   Movistar d.b.
5.a   Jeffrey Romero   Colombia-Coldeportes d.b.
6.a   Pedro Merino   Gios Deyser-Leon Kastro d.b.
7.a   Fabricio Ferrari   Caja Rural d.b.
8.a   David López   Movistar d.b.
9.a   Moisés Dueñas   Burgos BH-Castilla y León d.b.
10.a   Emanuele Sella   Androni Giocattoli-Venezuela d.b.

Kanpo estekak aldatu