2009ko Frantziako Tourra

2009ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 96. edizioa izan zen. 2009ko uztailak 4an hasi eta uztailak 26an amaitu zen, Monakon hasiz eta Parisen amaituz, 3459 kilometroko ibilbidea egin ondoren 21 etapatan banatuta, etapa horietatik 3 erlojupekoak izan zirelarik (banakako 2 eta taldekako 1) hiru etapen artean 93 kilometro osatuz.

2009ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa96. Frantziako Tourra
Txapelketa2009 UCI World Ranking
Etapak21
Datakuztailak 4 – 2009.eko uztailak 26
Luzera3.459,5 km
HerrialdeaFRA Frantzia
MON Monako
ESP Espainia
AND Andorra
SUI Suitza
ITA Italia
Irteera-lekuaMonako
Helduera-lekuaParis
Taldeak20
Parte-hartzaileak180
Amaitu dutenak156
Bataz besteko abiadura40,315 km/o
Emaitzak
TxapeldunaESP Alberto Contador (Astana)
TxapeldunordeaLUX Andy Schleck (Saxo Bank)
HirugarrenaGBR Bradley Wiggins (Garmin-Slipstream)
Puntukako sailkapenaNOR Thor Hushovd (Cervélo TestTeam)
Eskalatzailerik onenaEU Egoi Martínez (Euskaltel-Euskadi)
Gazte onenaLUX Andy Schleck (Saxo Bank)
SaiatuenaITA Franco Pellizotti (Liquigas)
Talderik onenaKAZ Astana
◀20082010▶
Dokumentazioa

Frantziako Tourraren edizio honetan 180 txirrindularik parte hartu zuten bederatzi txirrindulariko 20 taldetan banatuta, proba 157k amaitu zutelarik, azkenean 156 izan zirenak, proba hasi aurreko doping kasu bategatik Mikel Astarloza kanporatua izan baitzen.

Itzulia, esan bezala, uztailak 4an hasi zen, Monakon (1 Formulako zirkuituaren zati bat zeharkatu zuen 15,5 kilometroko banakako erlojupeko batekin) eta, ohi bezala, Parisko Champs Eliséesetan amaitu zen uztailak 26an. Itzuliak, edizio honetan, sei herrialde zeharkatu zituen, kronologikoki honakoak izan zirenak: Monako, Frantzia, Espainia, Andorra, Suitza eta Italia.

Edizio honetako hiru berritasun nagusiak azken-aurreko etapako Mont Ventouxera igoera (hala, etapa horretako ohiko banakako erlojupekoa mendiko etapa bategatik aldatuz), bi etapatan, 10.ean eta 13.ean pinganilloa erabiltzeko debekua (azkenean 10. etapara soilik mugatu zena 14 taldek planto egin ondoren) eta 2005eko ediziotik ospatu ez zen taldekako erlojupekoaren berreskuratzea izan ziren, edizio hau, 1967kotik erlojupeko kilometro gutxien izan zituena bihurtuz.

Itzuliaren dominatzailea Alberto Contador madrildarra izan zen, itzulia eta bi etapa erabakigarri irabazi zituena: Verbierren amaitu zen etapa alpetarra eta Annecyko erlojupeko luzea. Podiumean, berarekin batera, Andy Schleck luxenburgotarra (bigarren aldiz jarraian gazteen sailkapena irabazi zuena) eta Lance Armstrong estatubatuarra egon ziren. Eta, podiumaren gorenean zegoen arren, Alberto Contadorrek Danimarkako ereserkia entzutearekin konformatu behar izan zuen.

Gainontzeko sailkapenen garaileak honakoak izan ziren: Franco Pellizotti mendiko eta lehiakortasunaren sailkapenean, Thor Hushovd puntukakoan eta Astana taldea taldekakoan.

Parte-hartzaileak aldatu

Sailkapenak aldatu

Sailkapen nagusia aldatu

 Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Alberto Contador    EspainiaAstana85 o 48 min 35 s
2. Andy Schleck   LuxenburgoSaxo Bank+ 4 min 11 s
3. Lance Armstrong   Ameriketako Estatu BatuakAstanaDQ
3. Bradley Wiggins   Erresuma BatuaGarmin-Slipstream+ 6 min 01 s
4. Fränk Schleck   LuxenburgoSaxo Bank+ 6 min 04 s
5. Andreas Klöden   AlemaniaAstana+ 6 min 42 s
6. Vincenzo Nibali   ItaliaLiquigas+ 7 min 35 s
7. Christian Vande Velde   Ameriketako Estatu BatuakGarmin-Slipstream+ 12 min 04 s
8. Roman Kreuziger   Txekiar ErrepublikaLiquigas+ 14 min 16 s
9. Christophe Le Mével   FrantziaLa Française des jeux+ 14 min 25 s
10. Mikel Astarloza   Euskal HerriaEuskaltel-EuskadiDQ
10. Sandy Casar   FrantziaLa Française des jeux+ 17 min 19 s
11. Vladimir Karpets   ErrusiaKatusha+ 18 min 34 s
12. Rinaldo Nocentini   ItaliaAG2R La Mondiale+ 20 min 45 s
13. Jurgen van den Broeck   BelgikaSilence-Lotto+ 20 min 50 s
14. Stéphane Goubert   FrantziaAG2R La Mondiale+ 22 min 29 s
15. Carlos Sastre   EspainiaCervélo TestTeam+ 26 min 21 s
16. Alexander Bocharov   ErrusiaKatusha+ 29 min 33 s
17. George Hincapie   Ameriketako Estatu BatuakColumbia-HTC+ 33 min 27 s
18. Sylvain Chavanel   FrantziaQuick Step+ 34 min 09 s
19. Christian Knees   AlemaniaTeam Milram+ 34 min 48 s
20. Pierre Rolland   FrantziaBBox Bouygues Telecom+ 37 min 44 s
Iturria : ProCyclingStats


Mendiko sailkapena aldatu

 Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Franco Pellizotti   ItaliaLiquigasDQ
1. Egoi Martínez    Euskal HerriaEuskaltel-Euskadi135 pt.ak
2. Alberto Contador    EspainiaAstana126 pt.ak
3. Andy Schleck    LuxenburgoSaxo Bank111 pt.ak
4. Pierrick Fédrigo   FrantziaBBox Bouygues Telecom99 pt.ak
5. Christophe Kern   FrantziaCofidis, le Crédit en Ligne89 pt.ak
6. Fränk Schleck   LuxenburgoSaxo Bank88 pt.ak
7. Mikel Astarloza   Euskal HerriaEuskaltel-EuskadiDQ
8. Juanma Garate   Euskal HerriaRabobank86 pt.ak
9. Sandy Casar   FrantziaLa Française des jeux84 pt.ak
10. Jurgen van den Broeck   BelgikaSilence-Lotto76 pt.ak


Puntukako sailkapena aldatu

 Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Thor Hushovd    NorvegiaCervélo TestTeam280 pt.ak
2. Mark Cavendish   Erresuma BatuaColumbia-HTC270 pt.ak
3. Gerald Ciolek   AlemaniaTeam Milram172 pt.ak
4. José Joaquín Rojas   EspainiaCaisse d'Épargne145 pt.ak
5. Tyler Farrar   Ameriketako Estatu BatuakGarmin-Slipstream136 pt.ak
6. Nicolas Roche   Irlandako ErrepublikaAG2R La Mondiale122 pt.ak
7. Óscar Freire   EspainiaRabobank119 pt.ak
8. Franco Pellizotti   ItaliaLiquigas104 pt.ak
9. Alberto Contador    EspainiaAstana101 pt.ak
10. Andreas Klöden   AlemaniaAstana89 pt.ak


Gazteen sailkapena aldatu

 Gazte onenaren sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Andy Schleck    LuxenburgoSaxo Bank85 o 52 min 46 s
2. Vincenzo Nibali   ItaliaLiquigas+ 3 min 24 s
3. Roman Kreuziger   Txekiar ErrepublikaLiquigas+ 10 min 05 s
4. Pierre Rolland   FrantziaBBox Bouygues Telecom+ 33 min 33 s
5. Nicolas Roche   Irlandako ErrepublikaAG2R La Mondiale+ 34 min 09 s
6. Brice Feillu   FrantziaAgritubel+ 37 min 03 s
7. Peter Velits   EslovakiaTeam Milram+ 42 min 24 s
8. Chris Anker Sørensen   DanimarkaSaxo Bank+ 45 min 36 s
9. Tony Martin   AlemaniaColumbia-HTC+ 50 min 53 s
10. Yuri Trofimov   ErrusiaBBox Bouygues Telecom+ 1 o 05 min 12 s


Taldekako sailkapena aldatu

 Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. Astana    Kazakhstan256 o 02 min 58 s
2. Garmin-Slipstream   Ameriketako Estatu Batuak+ 22 min 35 s
3. Saxo Bank   Danimarka+ 28 min 34 s
4. AG2R La Mondiale   Frantzia+ 31 min 47 s
5. Liquigas   Italia+ 43 min 31 s
6. Euskaltel-Euskadi   Espainia+ 58 min 05 s
7. La Française des jeux   Frantzia+ 1 o 01 min 48 s
8. Cofidis, le Crédit en Ligne   Frantzia+ 1 o 05 min 34 s
9. Katusha   Errusia+ 1 o 13 min 57 s
10. Agritubel   Frantzia+ 1 o 20 min 38 s


Kanpo estekak aldatu



Aurrekoa
2008ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
2009ko uztailak 4 eta 26 artean ospatua
Ondorengoa
2010eko Frantziako Tourra