2007ko Venezuelako Erreferendum Konstituzionala

Venezuelako 2007ko erreferendum konstituzionala abenduaren 3an izan zen. Erreferendum honetan 1999ko Konstituzioaren 69 artikulu aldatzea edo ez erabakitzen zen. Hugo Chavezek, herrialdearen presidentea, proposatu zuen erreferendum hau, bere erreforma sozialisten parte bezala. Bozketan ezezkoak irabazi zuen, diferentzia txikiarekin.

Infotaula eleccions2007ko Venezuelako Erreferendum Konstituzionala
Gertaera-data2007ko abenduaren 2a
Motaerreferendum
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata
 ← Venezuelan recall referendum (en) ItzuliVenezuela Venezuelan constitutional referendum (en) Itzuli  → 
Chávez Bozkatzen

Proposamena aldatu

Porposamenak 69 artiukulu aldatzeko asmoa zuen: 33 Chavezek proposatuta eta 13 asanblada nazionalak proposatuta (A proposamena). Beste aldetik asanblada berak proposatutako 23 artikulu erreformatzeko proposamena zegoen (B proposamena).

Erreformen puntu garrantzitsuenak aldatu

  • Presidentzian egoteko denbora muga deuseztatu.
  • Estraofizialki lan egin duten langilentzat gizarte-segurantza hobetu.
  • Banku zentralari autonomia kendu, presidenteari botere horiek emanez.
  • Lur-jabetza handiak debekatu eta estatuari lurra desjabetzeko boterea eman.
  • Herrialdearen antolaketa administratiboa erreformatu.
  • Aste bateko lanordu muga 44 ordutik 36ra jaitsi, eta eguneko lanorduak 8 ordutik 6ra jaitsi.
  • Bozkatzeko adin muga 18tik 16ra jaitsi.
  • Presidentearen legealdia 6 urtetik 7ra igo.
  • Presidenteari larrialdi-egoera mugagabea deitzeko boterea eman.
  • Elkarte venezuelarren kanpoko finantzaketa debekatu.

Kritikak aldatu

Chavezen aurkarien ustez, Venezuelan eta kanpoan, erreforma honekin Chavez boterean bere bizi guztirako egon nahi zuen.

Emaitzak aldatu

A eta B proposamenetan ezezkoak irabazi zuen eta Chavezek porrota onartu zuen.

Proposamena Aukera Botoak %
A Bai 4.379.392 49,29
Ez 4.504.354 50,70
B Bai 4.335.136 48,94
Ez 4.522.332 51,05
Onartutako botoak 8.883.746 100,00
Boto ezeztatuak 118.693 1,31
Botoak guztira 9.002.439 100,00
Abstentzioa 7.107.225 44,11
Izena eman zuten botoemaileak 16.109.664 100,00

Kanpo estekak aldatu