2006ko Espainiako Traineru Txapelketa

2006ko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 59. ekitaldia) urte honetako abuztuaren 19 eta 20an jokatu zen Santanderren, eta Astillerok bere seigarren garaipena lortu zuen, laugarrena jarraian.

Historia aldatu

Bost urtetan uko egin ondoren talde euskaldun batek parte hartzea erabaki zuen Espainiako txapelketan, Ondarroak hain zuzen ere. Ez zen ordea ohorezko txandarako sailkatu. Kontsolazio txanda irabaztearekin konformatu behar izan zuen. Astillerok oso erraz irabazi zuen estropada bigarrenari 41 segundu atereaz.

Polemika handia izan zen TKE Ligako taldeekin, izan ere hauek nahiago izan baitzuten aldi berean jokatuko zen Zarauzko Ikurrinan aritzea eta horrela beraz beraien "B" taldeek hartu zuten parte Espainiako txapelketan.

Parte-hartzaileak aldatu

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
  Amegrove CR (O Grove)
  SDR Astillero
  SDR Castro Urdiales
  CR Mecos (O Grove)
  Ondarroa AE
  SDR Pedreña
  CR Pontejos
  SD Samertolameu
Amegrove
San José XII
La Marinera
Mequiña
Antiguako Ama
María
Juan Luis Valdueza
Meiramar
?
Izortz Zabala
Cristian Garma
Daniel García
?
Borja Gómez
?
Lázaro Jacobo Gayo

Sailkapen estropadak aldatu

Txanda bakoitzeko irabazlea sailkatzen da eta hauekin batera gainontzekoen artean bi denbora onenak egin dituztenak.

1. txanda Denbora 2. txanda Denbora
1 Samertolameu 20:11:63 1 Astillero 20:04:15
2 Amegrove 20:19:80 2 Pontejos 20:13:10
3 Pedreña 20:42:50 3 Ondarroa 20:23:75
4 Castro Urdiales 22:14:28 4 Mecos 21:23:75

Emaitzak aldatu

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 Astillero 19:26:49
-
2 Amegrove 20:27:65 0:41:36
3 Samertolameu 20:32:57 0:46:28
4 Pontejos 20:52:08 1:05:79
5 Ondarroa 20:45:45 0:59:16
6 Pedreña 21:07:66 1:21:37
7 Mecos 21:45:45 1:59:16
8 Castro Urdiales 22:26:36 2:40:07

Tripulazio irabazlea aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu