2004ko urtarrileko uholdeak

2004ko urtarrileko uholdeak urtarrilaren 24ean gertatu ziren Euskal Herriko hainbat lekutan, batez ere Gipuzkoan eta gutxiago Bizkaian[1].

Egoeraren azalpena aldatu

Urtarrilaren 23ko berezitasuna ziren, bere gunea 1015 mb-ekin Iberiar Penintsulan kokatuta zuen Azoreetako antizikloia eta Britainiar uharteen ipar-mendebaldean kokatuta zegoen depresio oso sakona. Bi sistema bariko hauen artean sortutako ipar-mendebaldeko korronteak, bi fronte ia geldikor igarotzen utzi zituen: fronte hotz bat eta bero bat.

Fronte hauei lotutako hodeitza oso poliki hedatzen joan eta prezipitazio ahul-ertainak utzi zituen. Goiko geruzetan egoera egonkorra zen, azalean zegoenaren antzera, ipar-mendebaldeko fluxu ez oso biziarekin. Euriak, batez ere Kantauri isurialdean izan zuen eragina, bereziki Gipuzkoako ekialdean. Bildutako euriak, gainera, urtarrilaren 18tik aurrera metatutako elurra urtu zuen.

Ondorioak aldatu

Ibaietako ur-maila asko igo zen, batez ere Gipuzkoako arro batzuetan: Urumean, Orian eta Leitzaranen. Urumea ibaia bere bidetik irten eta arazo larriak eragin zituen Hernanitik behera. Esanguratsua izan zen, Ereñozuko estazioan ibaia 3,13 m-ra heldu zela, ordura arte neurtutako mailarik altuena. Urtarrilaren 23an eta 24an pilatutako prezipitazio kopuruak, 80 mmak gainditu zituen Kantauri isurialdeko leku askotan.

Datuak aldatu

Prezipitazioa urtarrilaren 23an eta 24an
Euria mmtan Estazioa

104,1mm Berastegi
89,2mm Oiartzun
88,9mm Urkiola
87,6mm Lasarte-Oria
85,0mm Andoain
80,5mm Otxandio
73,5mm Derio
63,2mm Mungia

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu