2002ko Europako uholdeak

2002ko Europako uholdeak uraldi hondagarri batzuk izan ziren, 2002ko abuztuan gertatutakoak, erdialdeko Europako zenbait herrialde kaltetu zituztenak. Ez-ohiko euriteen ondorio izan ziren, eta 110 hildako eta 15.000 milioi euroko kalte materialak eragin zituzten Txekian, Austrian, Alemanian, Eslovakian, Polonian, Hungarian, Errumanian eta Kroazian.[1][2]

2002ko Europako uholdeak
Irudia
Motauholde
hondamen natural
100-year flood (en) Itzuli
Denbora-tarte2002ko abuztuaren 5a - 2002ko irailaren 13a
Data2002ko abuztua
KokalekuAlemania
Austria
Txekia
Polonia
Eslovakia
Hungaria
Errumania
Kroazia
Pertsona hilak45

Historia aldatu

2002ko abuztuan, Mediterraneoko haize epel eta hezea eraman zuten behe-presioko bi sistemek ez-ohiko euriteak eragin zituzten erdialdeko Europan. Horren ondorioz, Moldava, Elba eta Danubio ibaiek maila historikoak gainditu zituzten (500 urteko errepikatze-denbora).[2][3]

Txekian Moldava ibaiaren ur emaria segundoko 5.300 metro kubikokoa izatera iritsi zen abuztuaren 14an, % 20 handiagoa 1845eko uraldian baino.[2] Pragako Josefov auzotik bizilagunak ateratzeko agindu zuten udal agintariek, eta urak Mala Strana Erdi Aroko auzotegiko kaleak ere hartu zituen.[4] Hiriko metroa azkarki hondatua izan zen.

Alemaniak izan zituen kalterik handienak, Saxonia estatuak batez ere. Dresdenen Elba ibaia 9,4 metroko altuerara iritsi zen abuztuaren 17an, inoiz erregistratutako mailarik gorenera, eta hiriko 480.000 herritarren laurdenak atera behar izan zituzten beren etxeetatik. Ibaian beherago dagoen Bitterfeld hiria erabat hustu behar izan zuten, hondar zorroz eraikitako hesia urek lehertu ondoren, eta Magdeburgen 20.000 lagun atera zituzten.[1]

Danubio ibaiak ere igoera historikoa izan zuen arren, Bratislavak eta Vienak kalte txikiagoak izan zituzten.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Urak Dresde Alemaniako hiri historikoa azpiratu du, Txekian eta Austrian atzera egin arren. Euskaldunon Egunkaria, 2002ko abuztuak 17, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-23).
  2. a b c Central Europe Flooding, August 2002. Risk Management Solutions, forms2.rms.com (Noiz kontsultatua: 2020-9-23).
  3. Thousands flee Dresden floods. The Guardian egunkaria, 2002ko abuztuak 16, theguardian.com (Noiz kontsultatua: 2020-9-23).
  4. Azken 50 urteotan inoizko jende gehien mugiarazi dituzte oholdeek Europan. Euskaldunon Egunkaria, 2002ko abuztuak 15, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-23).

Kanpo estekak aldatu