20,000 Leagues Under the Sea (1954ko filma)

20,000 Leagues Under the Sea (euskaraz: «20.000 legoa itsas azpitik») 1954ko abenturazko filma da, Richard Fleischer estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Jules Verne idazlearen Hogei mila legoako bidaia itsaspetik eleberriaren egokitzapena da. Kirk Douglas, James Mason, Peter Lorre eta Paul Lukas izan ziren antzezle nagusiak.[1]

20,000 Leagues Under the Sea (1954ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1954
Izenburua20,000 Leagues Under the Sea
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideatheatrical release (en) Itzuli, eskatu ahalako bideo, home video release (en) Itzuli eta teledifusio
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikziozko filma, submarine film (en) Itzuli, eleberri batean oinarritutako filma eta film dramatikoa
Hizkuntzaingelesa
Iraupena127 minutu
Koloreakoloretakoa
Produkzio-kodea2087
Deskribapena
OinarrituaHogei mila legoako bidaia itsaspetik
Kokapena
BildumaNew Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Grabazio lekua(k)Bahamak, Fox Studios (en) Itzuli, Jamaika eta Walt Disney Studios (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Richard Fleischer
Gidoigilea(k)Earl Felton (en) Itzuli
[[Kategoria:Earl Felton (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ted de Corsia (Farragut)
Robert J. Wilke (first mate of Nautilus (en) Itzuli)
J. M. Kerrigan (Billy (en) Itzuli)
Carleton Young (John Howard (en) Itzuli)
Percy Helton (diver (en) Itzuli)
Ted Cooper (en) Itzuli (mate of Lincoln (en) Itzuli)
Eddie Marr (shipping agent (en) Itzuli)
Fred Graham (Casey Moore (en) Itzuli)
Harry Harvey (shipping clerk (en) Itzuli)
Herb Vigran (reporter (en) Itzuli)
Jack Pennick
Charles Grodin
James Mason (Captain Nemo (en) Itzuli)
Kirk Douglas (Ned Land)
Peter Lorre (Conseil)
Paul Lukas (Pierre Aronnax)
Dayton Lummis





[[Kategoria:Ted Cooper (en) Itzuli antzeztutako filmak]]










Ekoizpena
EkoizleaWalt Disney
Konpainia ekoizleaThe Walt Disney Company
Ekoizle eragileaFred Leahy (en) Itzuli
EdizioaElmo Williams (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaEmile Kuri (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaPaul Smith (en) Itzuli
Al Hoffman
Argazki-zuzendariaFranz Planer (en) Itzuli
Ralph Hammeras (en) Itzuli
Til Gabani (en) Itzuli
Jantzi-diseinatzaileaNorman Martien (en) Itzuli
Langileak[[Peter Ellenshaw (en) ]]
Ub Iwerks
[[John Hench (en) ]]
[[Joshua Meador (en) ]]
[[Harper Goff]]
[[Bruce Bushman (en) ]]
[[Sam Slyfield (en) ]]
[[Robert O. Cook (en) ]]
[[Joseph Dubin (en) ]]
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSan Frantzisko, Nautilus (en) Itzuli eta Ozeano Barea
Argumentu nagusiaPirateria eta misantropia
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0046672 Filmaffinity: 936256 Allocine: 5040 Rottentomatoes: m/1000079-20000_leagues_under_the_sea Allmovie: v159 TCM: 20642 Metacritic: movie/20000-leagues-under-the-sea TV.com: movies/20000-leagues-under-the-sea-1954 Netlix: 60011768Edit the value on Wikidata

Hiru Oscar saritarako izendatua izan zen, eta bi irabazi zituen: zuzendaritza artistiko onenarena (John Meehan eta Emile Kuri) eta efektu berezi onenena (John Hench eta Joshua Meador). Filma steampunkaren aurrekaritzat hartua da.[2]

Argumentua aldatu

1868an, Hegoaldeko Ozeano Barean, itsasontziek balea arraro baten erasoak jasan ohi dituzte. Itsasoko lasaitasuna hausten ari den piztia ehizatzeko asmoz, estatubatuarrek gerraontzi bat itsasoratu berri dute. Baina munstroak gerraontzia ere erasoko du, eta haren ahalmen militarra ez da aski izango hondoratzea galarazteko.

Alabaina, ustez itsas-munstroa zena Nautilus izeneko altzairuzko itsaspeko bat da, garai haietarako sinistezina zen tramankulua. Itsaspekoaren agintean Nemo kapitaina (James Mason) dago, itsaspeko sekretuak inork ez bezala ezagutzen dituen gizon ikasia, baina gizateriarekin erabat sumindurik dagoena. Hondoratutako gerraontzitik bizirik atera diren bakarrak Pierre Aronnax irakaslea (Paul Lukas), haren laguntzaile Conseil (Peter Lorre) eta Ned Land arpoilaria (Kirk Douglas) dira. Nautilus itsaspekoko eskifaiak hiru gizon horiek erreskatatuko ditu, eta Nemo kapitainak itsaspekoa eta itsas hondoko mundu sekretua ezagutzeko gonbitea egingo die. Nemo kapitainaren ezusteko gonbidatuak erabat txunditurik geldituko dira.

Aktoreak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. 20,000 Leagues Under the Sea. imdb.com (Noiz kontsultatua: 2022-4-17).
  2. Higham, William. What The Hell Is Steampunk?. huffingtonpost.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-4-17).

Kanpo estekak aldatu