1998ko Espainiako Itzulia

1998ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa53. Espainiako Vuelta
TxapelketaEspainiako Vuelta
Etapak22
Datakirailak 5 – 1998.eko irailak 27
Luzera3.774 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaKordoba
Helduera-lekuaMadril
Taldeak22
Parte-hartzaileak198
Amaitu dutenak108
Bataz besteko abiadura40,262 km/o
Emaitzak
TxapeldunaEU Abraham Olano (Banesto)
TxapeldunordeaESP Fernando Escartín (Kelme-Costa Blanca)
HirugarrenaESP José María Jiménez (Banesto)
Puntukako sailkapenaITA Fabrizio Guidi (Polti)
Eskalatzailerik onenaESP José María Jiménez (Banesto)
Etapa hegalariakITA Giancarlo Raimondi (Brescialat-Liquigas)
Talderik onenaESP Banesto
◀19971999▶
Dokumentazioa

1998ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 53. edizioa izan zen. 1998ko irailak 6 eta 27 artean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 3774 kilometroko ibilbidea eginez Kordoba eta Madril artean, garailea izan zen Abraham Olano gipuzkoarrak, batez beste, 40,262 kilometro orduko abiaduran egin zituenak.

Aurreko bi edizioen garailea izan zen Alex Zülle suitzarra zen faborito nagusia. Bere arerio nagusiak Abraham Olano, Fernando Escartín eta Laurent Jalabert ziren.

Frantziako lurraldea igarotzen zuten Pirinioetako etapak soilik Espainiako lurraldea igaro zezaten aldatu ziren, izan ere, oraindik oso berria baitzegoen Tourrean gertatutako Festina kasua, eta balizko kontrolak aurreikusten ziren Frantzian, baita txirrindularien plantoak ere kontrol horien aurrean. Euren jatorrizko ibilbidea egiterik egon ez zen etapa horietan Quebrantahuesas klasikoa zikloturistaren antzeko etapa bat egitea aurreikusi zen.

6. etapa izan zen edizio honetako lehen etapa garrantzitsua. José María Jiménezek etapa garaipena eta maillot horia lortu zituen, lidertza hiru egun beranduago ospatu zen erlojupekoan galduko zuen arren, bere taldekide zen Abraham Olanoren mesedetan. Chavak nahiko denbora galdu zuen erlojupekoan, eta korrika eta presaka denbora hori mendiko etapetan berreskuratzen joan behar izan zuen.

Beste hiru etapa garaipenekin, José María Jiménez berriz jarri zen lider Navacerradan amaitu zen etapan. Alabaina, sailkapen nagusian Olanorekiko zuen abantaila segundo gutxi batzuetakoa baino ez zen, eta azkenaurreko etapako erlojupekoan anoetarrak behin betiko berreskuratu zuen lidertza, edizio hau irabaziz. Fernando Escartín, aurreko edizioan bezala, bigarren izan zen, eta José María Jiménezek hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen, horretaz gain lau etapa garaipen eta mendiko sailkapena ere lortu zituelarik.

Taldeak aldatu

Taldea Taldeko liderra
Festina - Lotus Alex Zülle
Avianca - Telecom José Castelblanco
Banesto Abraham Olano
Brescialat - Liquigas Mariano Piccoli
Cantina Tollo Serhiy Honchar
Casino Arturas Kasputis
Cofidis Maurizio Fondriest
Credit Agricole Chris Boardman
Estepona - Brepac Eleuterio Anguita
Euskaltel-Euskadi Igor González de Galdeano
Kelme - Costa Blanca Fernando Escartín
Taldea Taldeko liderra
Lotto - Mobistar Andrei Tchmil
Mapei - Bricobi Frank Vandenbroucke
ONCE - Deutsche Bank Laurent Jalabert
Polti Giuseppe Guerini
Post Swiss Team Niki Aebersold
Rabobank Michael Boogerd
Saeco Dario Frigo
Telekom Andreas Klöden
TVM - Farm Frites Jeroen Blijlevens
US Postal Service Lance Armstrong
Vitalicio Seguros Ángel Casero

Etapak aldatu

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a irailak 5 Kordoba - Kordoba 161,7   Markus Zberg   Markus Zberg
2.a irailak 6 Kordoba - Cádiz 234,6   Jeroen Blijlevens   Markus Zberg
3.a irailak 7 Cádiz - Estepona 192,6   Jaan Kirsipuu   Laurent Jalabert
4.a irailak 8 Málaga - Granada 173,5   Fabrizio Guidi   Fabrizio Guidi
5.a irailak 9 Olula del Río - Murtzia 165,5   Jeroen Blijlevens   Fabrizio Guidi
6.a irailak 10 Murtzia - Xorret de Catí   201,5   José María Jiménez   José María Jiménez
7.a irailak 11 Alacant - Valentzia 185   Giovanni Lombardi   José María Jiménez
8.a irailak 12 Palma Mallorcakoa - Palma Mallorcakoa 181,5   Fabrizio Guidi   José María Jiménez
9.a irailak 13 Alcúdia - Alcúdia 39,5 (banakako erlojupekoa)   Abraham Olano   Abraham Olano
10.a irailak 15 Vich -   Andorra (Palgo Estazioa)   199,3   José María Jiménez   Abraham Olano
11.a irailak 16   Andorra la Vella - Cerler   186   José María Jiménez   Abraham Olano
12.a irailak 17 Benasque - Jaka (Canfranceko nazioarteko tren geltokia)   187   Gianni Bugno   Abraham Olano
13.a irailak 18 Sabiñánigo - Sabiñánigo 208,5   Andrei Zintchenko   Abraham Olano
14.a irailak 19 Biescas - Zaragoza 155,5   Marcel Wüst   Abraham Olano
15.a irailak 20 Zaragoza - Soria 178,7   Andrei Zintchenko   Abraham Olano
16.a irailak 21 Soria - Neilako aintzira beltza   143,7   José María Jiménez   Abraham Olano
17.a irailak 22 Burgos - León 188,5   Marcel Wüst   Abraham Olano
18.a irailak 23 León - Salamanca 223   Fabrizio Guidi   Abraham Olano
19.a irailak 24 Ávila - Segovia   170,4   Roberto Heras   Abraham Olano
20.a irailak 25 Segovia - Navacerrada mendatea   206   Andrei Zintchenko   José María Jiménez
21.a irailak 26 Fuenlabrada - Fuenlabrada 39 (banakako erlojupekoa)   Alex Zülle   Abraham Olano
22.a irailak 27 Madril - Madril 163   Markus Zberg   Abraham Olano

Sailkapenak aldatu

Sailkapen orokorra aldatu

 Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Abraham Olano    Euskal HerriaBanesto93 o 44 min 08 s
2. Fernando Escartín   EspainiaKelme-Costa Blanca+ 1 min 23 s
3. José María Jiménez   EspainiaBanesto+ 2 min 12 s
4. Lance Armstrong   Ameriketako Estatu BatuakUS Postal ServiceDQ
5. Laurent Jalabert   FrantziaONCE+ 2 min 37 s
6. Roberto Heras   EspainiaKelme-Costa Blanca+ 2 min 58 s
7. Álvaro González de Galdeano   Euskal HerriaEuskaltel-Euskadi+ 5 min 51 s
8. Alex Zülle   SuitzaFestina-Lotus+ 6 min 05 s
9. Marco Serpellini   ItaliaBrescialat-Liquigas+ 8 min 58 s
10. Marcos Serrano   EspainiaKelme-Costa Blanca+ 10 min 17 s
11. Richard Virenque   FrantziaFestina-Lotus+ 13 min 33 s
12. Jon Odriozola   Euskal HerriaBanesto+ 14 min 05 s
13. Manuel Beltrán   EspainiaBanesto+ 16 min 42 s
14. Andrei Zintchenko   ErrusiaVitalicio Seguros+ 19 min 14 s
15. José Castelblanco   KolonbiaAvianca-Telecom+ 21 min 28 s
16. Oscar Camenzind   SuitzaMapei-Bricobi+ 22 min 25 s
17. David Plaza   EspainiaCofidis-Le Crédit par Téléphone+ 26 min 00 s
18. Fabrice Gougot   FrantziaCasino+ 30 min 05 s
19. Gilberto Simoni   ItaliaCantina Tollo-Alexia Alluminio+ 30 min 32 s
20. Félix García Casas   EspainiaFestina-Lotus+ 31 min 58 s
21. Mirco Gualdi   ItaliaPolti+ 36 min 01 s
22. Aitor Osa   Euskal HerriaBanesto+ 36 min 39 s
23. Iñaki Aiarzaguena   Euskal HerriaEuskaltel-Euskadi+ 40 min 55 s
24. Ángel Castresana   EspainiaEuskaltel-Euskadi+ 44 min 28 s
25. Claus Michael Moller   DanimarkaTVM-Farm Frites+ 45 min 06 s


Puntukako sailkapena aldatu

 Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Fabrizio Guidi    ItaliaPolti206 pt.ak
2. Laurent Jalabert   FrantziaONCE158 pt.ak
3. José María Jiménez    EspainiaBanesto127 pt.ak
4. Marcel Wüst   AlemaniaFestina-Lotus124 pt.ak
5. Markus Zberg   SuitzaPost Swiss Team115 pt.ak
6. Roberto Heras   EspainiaKelme-Costa Blanca108 pt.ak
7. Fernando Escartín   EspainiaKelme-Costa Blanca102 pt.ak
8. Giancarlo Raimondi   ItaliaBrescialat-Liquigas102 pt.ak
9. Andrei Zintchenko   ErrusiaVitalicio Seguros101 pt.ak
10. Abraham Olano    Euskal HerriaBanesto96 pt.ak


Mendiko sailkapena aldatu

 Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. José María Jiménez    EspainiaBanesto184 pt.ak
2. Laurent Jalabert   FrantziaONCE93 pt.ak
3. Fernando Escartín   EspainiaKelme-Costa Blanca92 pt.ak
4. Roberto Heras   EspainiaKelme-Costa Blanca75 pt.ak
5. Alex Zülle   SuitzaFestina-Lotus62 pt.ak
6. Richard Virenque   FrantziaFestina-Lotus20 pt.ak
7. José Luis Rubiera   EspainiaKelme-Costa Blanca59 pt.ak
8. Santiago Blanco   EspainiaVitalicio Seguros56 pt.ak
9. Oscar Camenzind   SuitzaMapei-Bricobi54 pt.ak
10. Juan Carlos Vicario Barberá   EspainiaEstepona en Marcha-Cafés Toscaf48 pt.ak


Taldekako sailkapena aldatu

 Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. Banesto   Espainia281 o 14 min 43 s
2. Kelme-Costa Blanca   Espainia+ 8 min 58 s
3. Festina-Lotus   Frantzia+ 28 min 59 s
4. Vitalicio Seguros   Espainia+ 46 min 10 s
5. Euskaltel-Euskadi   Espainia+ 1 o 04 min 17 s
6. ONCE   Espainia+ 1 o 06 min 36 s
7. Avianca-Telecom   Kolonbia+ 1 o 41 min 49 s
8. Casino   Frantzia+ 2 o 30 min 29 s
9. Brescialat-Liquigas   Italia+ 2 o 48 min 23 s
10. Post Swiss Team   Suitza+ 3 o 07 min 14 s


Kanpo estekak aldatu